Gaztea

musika

musika

Uztailaren 2ko zuzenekoa

Ia 70.000 sarrera saldu dira 3 ordutan U2ren Bartzelonako 2. kontzerturako

Luzia Zugadi

2009/03/31

Sarrerek 30 eta 150 euro arteko salneurria dute. Bartzelonako Fnacen sekulako ilarak izan dira goizetik datorren uztailaren 2ko zuzenekorako sarrerak lortzeko. Oraindik 20.000 inguru eskuragarri daude.

U2 taldeak Bartzelonan emango duen bigarren kontzerturako sarrerak 10:00etan jarri dituzte salgai TickTackTicket webgunean eta 13:00erako, 69.350 saldu dira. Beraz, 20.000 sarrera inguru daude oraindik eskuragarri.

Ekainaren 30an, "U2 360º" bira aurkezteko, Bartzelonarako iragarritako lehen kontzerturako 90.000 sarrerak 54 minututan agortu zirela ikusita, bigarren zuzeneko bat ematea erabaki zuen talde irlandarrak.

Bira berri honetan Estatu espainiarrean U2k emango dituen kontzertu bakarrak dira Bartzelonakoak. Sarrerek 30 eta 150 euro arteko salneurria dute eta aipatutako bigarren kontzertu hori uztailaren 2an izango da.

Bartzelona zapaldu ostean, Milan, Paris, Berlin eta Amsterdam hiriak bisitatuko ditu Bonoren taldeak eta irailean AEBetara joango da.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa