Gaztea

musika

musika

Ezezkoa

Malawiko auzitegiak ukatu egin dio Madonnari beste haur bat adoptatzea

Garazi Urdanpilleta

2009/04/03

Itxura denez, dibortziatuta egonik, artista estatubatuarrak ez ditu betetzen haur bat adoptatzeko baldintzak. Aurretik ere badu Madonnak adopatutako haur malawiar bat, David Wanda.

Lilongweko (Malawiko hiriburua) Auzitegi Gorenak uko egin dio Madonnak bertan bigarren haur bat adoptatzeko egindako eskaerari. Afrikako Prentsa Agentziaren arabera, Esme Chombo epaileak adierazi du poparen erreginak ez ditu betetzen Malawiko legeek haur bat adoptatzeko jarritako baldintza guztiak, izan ere, dibortziatuta egonda ezin da adopziorik egin, bikote batek gauzatu behar baitu adopzioa. Madonna eta Guy Ritchie zinema-zuzendaria iaz dibortziatu ziren.

Kantari amerikarrak iragan astelehenean eskatu zion Epaitegiari Mercy James hiru urte pasatxoko neskatoaren adopzioa. Malawi hegoaldeko umezurztegi batean bizi da haurra, ama bera jaio eta pixka batera hil baitzen.

Madonna igandean iritsi zen Malawira nazioarteko kazetari, argazkilari eta kameralari ugariz eta 12 urteko Lourdes alabarekin batera. 2006an David Wanda izeneko mutikoa adoptatu zuen bertan eta 2008an baieztatu zen adopzio hori. Orduan, Madonna eta Guy Ritchie ezkonduta zeuden oraindik. David Wanda txikia 13 hilabete zituela adoptatu zuten Malawin.Oraingoan, baina, alabatxoa gabe itzuli beharko du etxera poparen erreginak.

Aurreko adopzio horrek ere zalaparta piztu zuen, hura onartzeko legea alboratu izana egotzi baitzitzaion bertako agintaritzari. Madonnak, gainera, alaba eta seme biologiko bana dauzka: Lourdes, Carlos León prestatzaile fisikoarekin ziandakoa eta Rocco, Guy Ritchierekin edukitakoa.



Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa