Gaztea

musika

musika

Estudioan

Madonna arrakasta-bilduma bat prestatzen ari da

Garazi Urdanpilleta

2009/04/29

Paul Oakenfold ekoizle handiarekin hainbat kantu berri grabatzen ari da poparen erregina.

Madonnak azken asteak grabazio-estudioan daramatza, bere ibilbideko hirugarren arrakasta-bilduma prestatzen ari baita poparen erregina. Bi kantu berri sartuko ditu bilduma horretan eta lehena jada grabatu du Paul Oakenfold ekoizle handiarekin. Bigarren kanturako, berriz, beste ekoizle batekin&' || 'nbsp; ari omen da lanean baina haren izena ez du oraindik argitu artista estatubatuarrak. Abesti berrien izenburuak zein izango diren ere ez du argitu.

Madonnaren kantu arrakastatsuenen bilduma hori Warner Records multinazionalarekin aterako duen azken lana izango da, kantariak Live Nation kontzertu-sustapen enpresarekin kontratu berri bat sinatu baitzuen. 120 milioi dolarreko eta hiru disko ateratzeko kontratua dauka kantari amerikarrak enpresa berriarekin .

Udazkenean izango da kalean Madonnaren bilduma berria.

Gogoratu uda honetan "Sticky &' || 'amp; Sweet" birarekin jarraituko duela artistak eta, Euskal Herrira etortzekoa ez bada ere, gugandik gertu xamar hiru kontzertu emango dituela:

Uztailaren 21ean
&' || 'nbsp;Lluís Companys Estadio Olinpikoa (Bartzelona)

Uztailaren 23an
Vicente Calderón estadioa (Madril)

Uztailaren 25ean
Azoka (Zaragoza)

Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa