Gaztea

musika

musika

Gaztelaniazko diskoa

Nelly Furtadoren lan berria irailaren 26an iritsiko da

Garazi Urdanpilleta

2009/06/04

Portugesez ere beste disko bat ari da prestatzen kantari kanadarra. Gainera, bere diskoetxea ere sortu du artistak, Nelstar izenekoa.

Nelly Furtado bueltan da. Azken aldian James Morrison musikari ingelesarekin batera kantari entzun dugu "Broken Strings" kantuan, baina, gainontzean, Loose diskoa atera zutenetik ez diogu kantu berririk entzun kanadarrari. Baina, duela zenbait aste aurreratu genuenez, gaztelaniazko disko bat ari da prestatzen eta gaur lan horren argitalpen dataren berri izan dugu: itxura denez, irailaren 26an iritsiko zaigu Furtadoren disko berria.

Ez da artista gaztelaniaz kantatzen entzungo dugun aldi bakarra, besteak beste, Juanesekin batera abestu baitzituen "Fotografía" eta "Te Busqué" kantuak. Jatorri portugaldarreko kantari amerikarrari esperientzia gustatu zitzaion eta gaztelaniaz disko oso bat aterako zuela agindu zuen.

Gainera, beste proiektu garrantzitsu bati ere heldu dio musikariak, bere disko-ekoizpenari heldu baitio. Horretarako, bere diskoetxea sortu du: Nelstar. Uztailaren 7an kalean izango da diskoetxe berri horren zigilupean aterako den lehen lana. Torontoko Fritz Helder &' || 'amp; the Phantoms elektro-dance taldearen diskoarekin estreinatu du Furtadok bere diskoetxea.&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;

&' || 'nbsp;



Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa