Gaztea

musika

musika

Artista polifazetikoak

Madonna eta Jennifer Lopez pantaila handira itzuliko dira

Garazi Urdanpilleta

2009/06/12

Poparen erreginak prest du film berriaren gidoia eta urtarrilean ekingo dio grabazioari. Zuzenduko duen bigarren pelikula izango da. JLO, berriz, maiatzean hasi zen The back-up plan pelikula grabatzen.

Musikaren munduan oso ezagunak dira Madonnaren eta Jennifer Lopezen ahotsak eta pantaila handian, berriz, bi emakume eder horien aurpegiak. Aspaldian ez ditugu zinemetan ikusi baina laster aldatuko da hori.

Madonnaren irudia bera ez dugu ikusiko baina haren eskua nabarituko dugu film pare batean. Laster iritsiko da iaz Londresen grabatu zuen Filth and Wisdom filma, poparen erreginak zuzendutako lehen film luzea. Horrez gain, aldizkari italiar bati egindako elkarrizketan aurreratu du prest duela hurrengo filmaren gidoia eta urtarrilean ekingo diola berak zuzenduko duen bigarren pelikula grabatzeari. Gidoiaren gaineko xehetasunik ez du eman, "sekretua" izango delako, baina, jakinarazi duenez, udazkenean hasiko da castinga. Bestalde, gaur jakin ahal izan dugunez, Madonna berriz saiatuko da Malawin haur bat adoptatzen. Bertako haur bat adoptatuta dauka dagoeneko, baina duela zenbait hilabete beste bat adoptatzen saiatu zenean, bertako agintariek ez zioten baimena eman. Orain, saiakera berria egin du artistak eta azkenean, baimena eman diote. 3 urteko Mercy neskatoa adoptatuko du kantariak. "izugarri pozik" dagoela esan du Madonnak.

Bestalde, Jennifer Lopezek aktore lanari heldu dio berriz. maiatzaren 11n ekin zion The back-up plan&' || 'nbsp; filma grabatzeari, Alan Poulen zuzendaritzapean. Intseminazio artifiziala egin duen emakume baten istorioa kontatuko du filmak. Haurdun dagoela, bere bikote perfektua topatuko du. Jeniffer Lopezen azken filma El Cantante izan zen. Marc Anthony senarrarekin batera grabatu zuen eta 2006an estreinatu zen, baina ez zuen arrakasta handirik izan. Ordutik, ama izan da (bikiak izan ditu) eta bi disko argitaratu ditu, Como ama una mujer eta Brave.



Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa