Gaztea

musika

musika

Uztailaren 2rako

U2ren Bartzelonako 2. kontzerturako sarrera gehiago jarri dituzte salgai

Garazi Urdanpilleta

2009/06/12

Ekainaren hasieratik lanean ari dira Nou Campen talde irlandarraren "U2 360º" birako lehen kontzertuak prestatzeko eta diseinu aldetik ikuspegia uste baina hobea denez, sarrera gehiago jarri dituzte salgai 65 eta 30 euroren truke.

U2 taldeak ekainaren 30ean ekingo dio Bartzelonan "U2 360º" mundu mailako birari. Laukote irlandarrak, beti bezala, ikusmin handia sortu du eta, horregatik, beste hitzordu bat jarri zuten Kataluniako hiriburuan uztailaren 2rako. Ekainaren hasieran ekin zieten Nou Campen kontzertu horiek prestatzeko lanei, behar bezainbat proba egiteko denbora nahikoarekin, eta uste baino ikuspegi hobea dagoela ohartu dira. Horregatik, sarrera gehiago jarri dituzte salgai uztailaren 2ko kontzerturako.

Orain arte blokeatuta zeuzkaten antolatzaileek sarrera horiek. Orain, berriz, 65 eta 30 euroko salneurrian (+ banaketa gastuak) jarri dituzte salgai. Dena den, oraindik ere 150 eta 85 euroko (+ banaketa gastuak) harmailetako sarrerak ere badaude eskuragarri oraindik. Tick Tack Ticket sarean, 902 15 00 25 telefonoan eta www.ticketmaster.es webgunean eros daitezke sarrerak eta, taldearen bozeramaileraren eskariari erantzunez, 6 sarrera eros daitezke pertsonako.

&' || 'nbsp;


Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa