Gaztea

musika

musika

Uztailaren 3an

Manu Chao, EH Zuzenean jaialdian

Garazi Urdanpilleta

2009/06/22

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Frantziako artista uztailaren 3an izango da Heletako jaialdian.

Manu Chaok Euskal Herrian kontzertua emango du uda honetan Radio Bembarekin batera. Antolatzaileek konfirmatu egin dute beraien webgunean eta musikari frantziarrak Euskal Herria Zuzenean jaialdian hartuko du parte uztailaren 3an.

Gara egunkariak eman du albistea gaur beraien paperezko edizioan. Euskal egunkariak jakin ahal izan duenez, aurten Heletan (Behe Nafarroa) egingo den jaialdiaren lehen egunean iritsiko da Chao, "Tombolatour" birarekin. La Radiolina azken diskoko kantuak aurkeztuko ditu zuzenean Parisko musikariak.

Jaialdia uztailaren 3an, 4an eta 5ean izango da eta, azken urteetan Zuberoako Idauze Mendin aritu ostean, aurten Heletan izango da.&' || 'nbsp;

Talde ugarik hartuko du parte, estilo eta musika desberdinak eskainiz. Ez da aurreko urteetako talde kopuru handia errepikatukobaina aurten ere musikari andana izanen da agertoki gainean. Antolatzaileen helburua musika mota desberdinak ezagutaraztea eta bertako musika kanpokoa bezain ona eta kalitatezkoa dela erakustea da.

Uztailaren 3an, jaialdiaren lehenbiziko egunean, Manu Chao izango da izar nagusia, Gara egunkariak emandako informazioaren arabera. Gainera, jendeak interes handiz espero duenbeste kontzertu bat ere izango da, Emir Kusturica zinema zuzendariarena eta No Smoking Orchestra bere taldearena. Egun berean igoko dira agertokiraLos Ángeleseko The Bellrays eta Euskal Herriko Willis Drummond taldeak. Larunbatean Alemaniako Puppetmastaz taldeko txotxongiloen txanda izanen da. We are Standard bizkaitarrek eta Deskontrolek ere larunbatean joko dute. Bukatzeko, igandean, Seun Kuti eta The Congos taldeek itxiko dute Heletako jaialdia.

Musika entzuteko aukeraz gain, lasaitasunerako tartea ere izanen da, antzerkieta dantza tailerrekin. Break dance edota hip hop musika ikasteko aukera izanen da tailer horietan. Haurren txokoa eta bertso-pilotak,txarangak eta bertako produktuen azokak osatuko dute Euskal HerriaZuzenean Jaialdiaren programazioa.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa