Gaztea

musika

musika

Disko berriak

Ruper, Betagarri, Lain eta Gariren lanak kaleratuko ditu Elkarrek udazkenean

Garazi Urdanpilleta

2009/06/25

Elkar diskoetxeak udazkenean argitaratuko dituen diskoen berri eman du. Bilduma-lanak eta disko berriak kaleratuko ditu diskoetxe gipuzkoarrak.

GARI: 16 Lore. Urte hasieran Kongora joan aurretik, grabatuta utzi zuen Garik lan berria. Urteek ematen duten ikuspegiarekin, atzera-begirako sotil eta sentikorra aurkeztuko digu musikari legazpiarrak. 16 lore disko hori osatzeko, bere ibilbideko hainbat garaitatik jasotako 16 abesti aukeratuditu artistak: Hertzainak taldearen garaiko hiru abesti, eta bakarkaargitaratutako diskoetatik hartutako 13. Guztiek balio sinboliko etapertsonal berezia daukate Garirentzat. Gose taldea ("Amets" kantuan) eta Patti Smith (Nire gu berriarekin kanta) izan dira gonbidatu bereziak abenturahonetan.


RUPER ORDORIKA: Izenburua zehaztu gabe dago.&' || 'nbsp;Oñatiko kantaria New Yorken eta Euskal Herrian ari da osatzen lan berria. Kantuak berriak izango dira, Ruper Ordorikaren betiko marka izango dute guztiek eta, gainera, kalitate mailarik altuena, melodia iradokitzaileak, bizitzaren zentzuaz beteriko mezuak... Kantatzeko era zuzena eta erakargarria izango ekarriko digu musikari gipuzkoarrak.


LAIN: Lain. Villabonako taldeak Gaztearen azken Maketa Lehiaketa irabazi zuen eta, azkenean, udazkenean kaleratuko dute estudioko lehen lana. Bertan bilduko dute orain arte ezagutu diegun abesti bakarra, "Aukera berri bat". Ate handitik sartu da taldea, diskoa kalean izan gabe Bilbao BBK Live arituko baita zuzenean, izar handien artean. LAIN taldeak, adinagatik iragan handirik ez duen arren, orainaldiaren eraginez, ziur aski sekulako etorkizuna darama erraietan.


BETAGARRI: Izenburua zehaztu gabe dago. Gasteizko talde buru-belarri ibili da azken aldian lan berria prestatzeko. 2006an atera zuten Hamaika Gara azken diskoa eta, azkenekoz, Korrika 16ren&' || 'nbsp; kantuan entzun ditugu gasteiztarrak. Udazkenean disko berria ekarriko digute, betiko moduan, musika estiloak uztartuta eta bizi-bizi.



Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa