Gaztea

musika

musika

Michael Jackson hil da

Belaunaldi guztietako artistak hunkitu ditu Jacksonen heriotzak

Erredakzioa

2009/06/26

Hollywoodek gaur bertan egingo dio lehen omenaldi ofiziala Michael Jacksoni Ospearen Pasealekuan daukan izarrean lore-koroa bat jarrita.

Belaunaldi guztietako artistak eta zaleak hunkituta daude gaur Michael Jacksonen heriotza dela eta. Ibilbide luzea izan zuen pop izarrak eta haren talentua eta gizatiartasuna nabarmendu dituzte guztiek haren nabarmenkeriak beharrean.

Hollywoodek gaur bertan egingo dio lehen omenaldi ofiziala Michael Jacksoni Ospearen Pasealekuan daukan izarrean lore-koroa bat jarrita.

Poparen Erregea bart hil da Los Angelesko ospitalean bihotzeko baten ondorioz. Artistak Bel Air auzo ezagunean zeukan etxean aurkitu zuten koman eta anbulantzian eraman zuten erietxera.

Ospearen Pasealekuaren eta Hollywoodeko kartel ezagunaren kudeaketaz arduratzen den enpresak etorbide horretan artistak daukan izarrean lore-eskaintza egingo du, antzoki txinatar ezagunaren alboan.

Jacksonen heriotzaren albisteak ilundu zuen atzo AEBetako gizartearen jarduna eta etengabeak izan dira geroztik dolumin anonimoak eta artista eta izar ezagunen samin adierazpenak.

Artisten erreakzioak

Janet Jackson arrebak adierazi du "lur jota eta erabat abailduta dagoela anaiaren heriotzagatik".

" Negar eta negar ari naiz albiste tristearen berri izan dudanetik ", esan dio Madonnak People aldizkariari.

Madonnak Jackson miresten zuela esan du eta, gainera, "munduak izar handi bat galdu badu ere, haren musikak beti bizirik iraungo duela" adierazi du.

Elizabeth Tayler Jacksonen gertuko lagun fidelaren ordezkariak adierazi duenez, aktorea “lur jota” dago eta ezin izan du komunikatu bat idatzi ere egin.

Lisa Marie Presley 1994 eta 1996 artean Jacksonen emazte izan zenak, bere aldetik, “oso triste eta nahastuta” dagoela adierazi du. “Bihotza apurtuta daukat bere seme-alabengatik, berarentzat dena ziren”, gaineratu du.

Quincy Jones 1982an&' || 'nbsp;Thriller diskoa ekoitzi zuen enpresariak ere “larrituta” dagoela esan du heriotza horren aurrean, izan ere, “oso gazte joan da”.

Thriller albuma munduan gehien saldu den diskoa da, 100 milioi ale baino gehiago salduta.

Brooke Shields aktoreak (abeslariaren bikotekidea izan zen) gogorarazi du lagun eta artista ikaragarria zela eta “munduari eman dion guztia” azpimarratu du.

Poparen beste izar batek, Cherrek, Jacksonek gazte garaian “jendearen bihotzera iristeko zuen gaitasun berezia” goraipatu du.

Celine Dionek, bestalde, abeslaria “miresten” zuela eta Londresen uztailaren 13an eman behar zuen kontzertura joateko asmoa zuela esan du.

Britney Spearsek ere kontzertu horretara joateko asmoa agertu zuen, bizitza osoan “inspirazio” iturri izan zelako.

“Faltan sumatu behar dut. Munduak faltan sumatuko du Michael”, Donna Summer beteranoaren hitzetan.

Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa