Gaztea

musika

musika

Heriotzaren osteko kronika

Michael Jacksonen aita testamentutik kanpo gelditu da

Garazi Urdanpilleta

2009/06/30

2002an artistak ustez egindako testamentu bat agertu da. Ama, seme-alabak eta ongintzazko zenbait erakunde agertzen omen dira bertan. Gainera, Londresen eman behar zituen kontzertuak antolatu zituen enpresa uztailaren 1ean hasiko da sarreren dirua itzultzen.

Jacksonfamiliak epaitegian eskatu du omen du kantariaren ondarea kudeatzekoagintaritza. Dena den, The Wall Street Journal egunkariaren arabera, 2002an artistak egindako testamentu bat aurkitu dute eta, bertan, aita baztertu du. Ama, seme-alabak eta ongintzazko hainbat erakunde agertzen omen dira bertan baina Joseph Jacksonen arrastorik ere ez. Izan ere, gauza&' || 'nbsp; jakina da Joseph Jackson aitakseme-alabei tratu txarrak eman eta abusuak egin zizkiela eta orain,izar handiaren heriotzaren ostean, aita nahigabetuta ageri den arren, argi dago artista hil aurretik ez zegoela harreman onik bien artean..

Dena dela, urtetan Michaelen kontuak eramanzituen John Branca abokatua berriz kontratatu omen zuen duela hiru asteeta hark esan du artistaren azken borondatea biltzen duen agiri batdaukala. Brancak testamentu hori epaitegian aurkezteko asmoa omendauka.

Zaintzaren gorabeherak

Los Angeles konderriko Auzitegi Nagusiak Michael Jacksonen amari, Katherineri, eman dio Poparen Erregearen haurren behin-behineko tutoretza legala. Uztailaren 6an izango da ahozko saioa eta epaia iritsi bitartean,&' || 'nbsp; Prince I, Paris eta Prince II amonaren etxean egongo dira.

Katherine Jacksonek musikariaren hiru seme-alaben zaintza-demanda aurkeztu zuen eta Mitchell Beckloff epaileak kasua abuztuaren 3an aztertzea aurreikusita bazeukan ere, datorren astelehenera aurreratu du saioa. Prince Michael (12 urtekoa), Paris Michael Katherine (11 urtekoa) Debbie Rowe bigarren emaztearekin edukitako seme-alabak dira eta hirugarrena, Prince MIchael II (7 urtekoa), berriz, alokairuko ama batekin izan zuen artistak. Katherine Jacksonek aurkeztutako demandan esan du haurrek ez daukatela inolako harremanik ama biologikoarekin eta berekin, berriz, harreman estua dutela.

Demandan ez dago zehaztuta Rowe ados ote dagoen haurrak amonarekin bizitzearekin. Dena den, bi haur nagusienen ama da bera, baina ez txikienarena. Gainera, 2006an, Jacksonen bigarren emazteak bi haurren zaintza lortu zuen baina artistarekin akordioa lortu zuen epaitegietatik kanpo eta zaintza Michaelen esku gelditu zen.

Londresko kontzertuetako sarreren dirua itzultzen hasiko dira

Gainera, artistak Londresen eman behar zituen kontzertuak antolatu zituen enpresak, AEG Livek, adierazi du uztailaren 1etik aurrera hasiko direla sarrerak erosi zituztenei dirua itzultzen. "Baimendutako salmenta" bidez erositako sarreren dirua itzuliko dute soilik eta sarrerei zegoekien kopuru osoa bueltatuko dute gainera. MichaelJacksonLive.com webgunean egongo da dirua jasotzeko moduari buruzko informazioa.

Eta kontzertuez ari garela, Michaelen anaia "Tito" biran da Motown 4 Real taldearekin eta Alacanteko Udaleko iturrien arabera, The Jackson Five taldeari omenaldia egingo dio (bertako partaide izan zen) uztailaren 17an bertan emango duen kontzertuan.

Salmentak, gora eta gora

Eta arazo familiarrak eta bestelako kontu, zurrumurru eta gaiak gorabehera, Michael Jacksonen musika nagusi da mundu osoko salmenta-zerrendetan. Britainia Handiko eta AEBetako zerrenden 1. postura iritsi da eta artistaren disko eta single asko daude salduenen artean.

Ipar Ameriketako irratietan ere, Jacksonen musika da nagusi. Nielsen BDS enpresak emandako datuen arabera, AEBetako 1.600 irratitan, Michael Jacksonen 143 kantu 67.383 aldiz emititu dira (iragan astean baino %1.735 aldiz gehiago). "Billie Jean" da gehien jartzen duten kantua eta horren atzetik daude "Thriller", "Rock With You", "Don''t Stop ''Til You Get Enough", "P.Y.T.", "Beat It", "Man In Mirror", "Wanna Be Startin'' Something", "The Way You Made Me Love You" eta "Human Nature".

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa