Gaztea

musika

musika

Heriotzaren osteko kronika

Jacksonen musikaren salmentek Elvisen eta Lennonen markak gainditu dituzte

Garazi Urdanpilleta

2009/07/01

Iragan ostegunean hil zenetik, 80 bider gehiago saldu du. Bizirik zegoela, Poparen Erregeak 750 milioi disko saldu zituen. Bestalde, Londresko kontzertuak antolatu zituen enpresak 300 milioi liberako galerak izango dituela aurreikusi du.

Michael Jacksonen musikaren salmentak ikaragarriko gorakada izan du iragan ostegunean artistaren ustekabeko heriotza gertatu zenetik. Hainbestekoa izan da gorakada, Elvis Preslyren eta John Lennonen heriotzen osteko salmenta-marka ikaragarriak gainditu ditu.

Jacksonen diskoen bilketa egin zuen HMV enpresa banatzailearen arabera, 750 milioi disko baino gehiago saldu zituen artistak bizirik zela eta, hil denetik, 80 bider gehiago saldu du. Biltegian zeukaten material guztia saldu da eta Sonyk diskoe gehiago bidaltzeko zain dago.

Diskorik salduena artistaren kantu onenen bilduma da eta horren atzetik dago bere garaian (1983) marka guztiak apurtu zituen Thriller. Musikaren historiako diskorik salduena da. Hirugarren postuan King Of Pop dago, artistaren 50. urteurrenaren aitzakian iragan abuztuan argitaratutakoa.

Jacksonek 50 kontzertu hitzartuta zeuzkan uda honetarako AEG Live enpresarekin. Londresen eman behar zituen guztiak eta, aurreikuspenen arabera, AEG Live enpresak 300 milioi libera (351 milioi euro) inguru galduko ditu, ez baitzuten lortu kontzertu horietatik 30en gaineko asegurua egitea. Randy Phillips enpresaren presidenteak adierazi du 50 kontzertu horiek eman behar zituen O2 Arenan Jacksonen anaiek kontzertua emango duten esperantza daukala.&' || 'nbsp;

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa