Gaztea

musika

musika

Heriotzaren osteko kronika

Jacksonen hileta publikoa Los Angeles Lakersen pabilioian egingo dute asteartean

Garazi Urdanpilleta

2009/07/02

20.000 pertsona sar daitezke bertan baina, gainera, pantaila erraldoiak ere jarriko dituzte kanpoaldean. Bertan entseatzen pasatu zuen artistak bere bizitzako azken eguna. Bestalde, ebakuntzetarako lasaigarria topatu dute artistaren etxean. itxura denez, lo egin ahal izateko erabiltzen zuen.

Los Angelesko Staples Center pabilioia, Los Angeles Lakers saskibaloi taldearen estadioan egingo zaio hileta publikoa Michael Jacksoni datorren asteartean. Komunikabide estatubatuarren arabera, uztailaren 7an goizeko 10:00etan izango da hileta eta, gainera, pabilioi hori eta aldameneko Nokia Antzokia erabiliko dute. Biak AEG Live enpresarenak dira (Londresko kontzertuak antolatu zituen enpresa).

Hainbat iturriren arabera, AEG Livek pantaila erraldoiak jarriko ditu estadioaren kanpoaldean, bertan bilduko diren ehunka pertsonek hileta ikusi ahal izan dezaten. Staples Center pabilioiak 20.000 pertsonarentzako edukiera du. Los Angeles Lakers saskibaloi taldearen estadioa da eta bertan pasatu zuen Michael Jacksonek bere bziizatko azken eguna, Londresen eman behar zituen kontzertuetarako entseatzen aritu baitzen.

Hileta memorial Coliseumen, 1984ko Olinpiar Jokoen egoitzan, egingo zela ere aipatu izan da, baina badirudi ez dela halakorik egingo. Jackson familiak, gainera, baztertu egin du hileta Neverlanden egitea. Hil-kapera bertan jarriko dute bihar, baina hileta bera, esan bezala,&' || 'nbsp; Staples Center pabilioian egingo dute. Gainera, Jackson familiaren bozeramaile Ken Sunshinek esan du zaleentzat zeremonia ireki bat egiteko planak dituzte eta laster emango dute horren berri.

Gorpuari betiko atsedena emateko lekuari dagokionez, familiak baztertu egin du Neverlanden lurperatzea, oso konplikatuak baitira bertan ehorzketa bat egiteko tramiteak.&' || 'nbsp;

Ebakuntzetarako lasaigarria hartzen zuen

Autopsiaren emaitza ofizialik ez da oraindik baina, artistaren etxea miatzerakoan, ebakuntzetarako erabiltzen den lasaigarria topatu zuten musikariaren etxean. Itxura denez, lo hartu ezinik ibiltzen zen artista eta, lo egin ahal izateko, indar handiko lasaigarria erabiltzen zuen.

Poparen Erregearen objektuen enkanteak hasi dira

Profiles in History enpresa kaliforniarrak Michael Jacksonen hainbat objektu enkantean jarriko ditu urrian, besteak beste, 1984an egindako "Victori" bira arrakastatsuan erabili zituen eskularru zurietako bat. Gainera, artistaren kapela beltzetako bat, motoristen estiloko txaketa eta "Bad" bideoklipean erabili zuen urre koloreko gerrikoa ere eskuratu ahal izango ditu diru gehien eskaintzen duenak.

Eskularru zuria da ikusmira handiena sortu duena. Sistema elektrikoa dauka txertatuta dauzkan berrogeita hamar bonbilatxoak pizteko. Hasierako kalkuluen arabera (eta nahiko kalkulu apalak dira), 80.000 euroko preziora iritsiko da eskularrua enkantean. Eskularru hori, enkantearen aurretik, San Diego hirian, Kalifornia Hegoaldean, uztailean egingo den Comic-con komiki azokan erakutsiko dute.



Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa