Gaztea

musika

musika

Gaurtik igandera bitartean

Manu Chao izango da izar nagusia gaur hasiko den EH Zuzenean jaialdian

Garazi Urdanpilleta

2009/07/03

Aurten Heletan (Behe Nafarroa) izango da jaialdia eta artista paristarraz gain, Fermin Muguruza, We Are Standard, Emir Kusturica, Willis Drummond eta Deskontrol taldeak ere arituko dira zuzenean igandera bitartean.

Gaur hasiko da Euskal Herria Zuzenean jaialdian Heletan (Behe Nafarroan) eta, igandera bitartean, musika izango da nagusi bertan. Azken urteetan Zuberoako Idauze Mendin egin izan da jaialdia baina aurten kokalekua aldatu du.

Manu Chao izango da aurtengo jaialdiko izar handia. Radio Bembarekin batera, "Tombolatour" birarekin iritsiko da musikari frantziarra. La Radiolina azken diskoko kantuak aurkeztuko ditu zuzenean jatorri euskalduneko artistak.

Talde ugarik hartuko du parte, estilo eta musika desberdinakeskainiz. Ez da aurreko urteetako talde kopuru handia errepikatuko, baina aurten ere musikari andana izango da agertoki gainean. Antolatzaileen helburua musika mota desberdinak ezagutaraztea eta bertako musika kanpokoa bezain ona eta kalitatezkoa dela erakustea da.

Uztailaren 3an, jaialdiaren lehenbiziko egunean, Manu Chao izango da izar nagusia. Gainera, jendeak interes handiz espero duen beste kontzertu bat ere izango da, Emir Kusturica zinema zuzendariarena eta No Smoking Orchestra bere taldearena. Gainera, Fermin Muguruzaren Check Point dokumentala ere emango da eta egun berean igoko dira agertokira Los Ángeleseko The Bellrays eta Euskal Herriko Willis Drummond taldeak. Larunbatean Alemaniako Puppetmastaz taldeko txotxongiloen txanda izanen da. We are Standard bizkaitarrek eta Deskontrolek ere larunbatean joko dute. Bukatzeko, igandean, Seun Kuti eta The Congos taldeek itxiko dute Heletako jaialdia.

Musika entzuteko aukeraz gain, lasaitasunerako tartea ere izanen da, antzerkieta dantza tailerrekin. Break dance edota hip hop musika ikastekoaukera izanen da tailer horietan. Haurren txokoa eta bertso-pilotak,txarangak eta bertako produktuen azokak osatuko dute Euskal HerriaZuzenean Jaialdiaren programazioa.

Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa