Gaztea

musika

musika

Kontzertuen eragin kaltegarria

Bartzelonak isuna jarriko dio U2 taldeari

Garazi Urdanpilleta

2009/07/03

Gehiegizko zaratagatik eta entseguak beranduegi amaitzeagatik etorriko zaio talde irlandarrari Kataluniako hiriburuko Udalaren isuna.

U2k Bartzelonan eman zuen lehen kontzertua hasteko, Bonok eskerrak eman zizkien Nou Campen inguruko bizilagunei entseguetan egin zuten zaratagatik. Baina, hala ere, Bartzelonako udalak espedientea zabaldu du eta, ziurrenik, talde irlandarrak isuna jasoko du zgehiegizko zaratagatik eta gauerdira arte baimenik gabe entseatzeagatik.

Musika entseguen ordutegia 22:00ak artekoa zen eta zarataren muga, berriz, 70 dezibeliokoa. Eta bi muga horiek gainditu zituztenek, inguruko bizilagunek kexa ugari aurkeztu zuten Udalean. Salaketak egiazkoak direla egiaztatu badute ere, Udal arduradunek ez dute ezer egin talde irlandarraren emanaldien&' || 'nbsp; zeharkako kalteak ekiditeko.

U2 taldeak Bartzelonan emandako bi kontzertuekin (lehena asteartean, bigarrena bart) ekin zion "360º" birari. No Line On The Horizon diskoa aurkezteko birak mundu osoa zeharkatuko du eta lehen kontzertuak Kataluniako hiriburuan izateak etekin ugari ekarriko zion hiriari. Baina, jakina, eragozpenak ere beti izaten dira tartean.

Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa