Gaztea

musika

musika

Kafe Antzokitik zuzenean

The Gories eta Oblivians taldeen kontzertuak, bihar Bilbon

Luzia Zugadi

2009/07/03

Garage estiloko bi talde hauek Kafe Antzokian izango dira bihar, 21:30etik aurrera.

Garage soinuak lantzen dituzten The Gories eta Oblivians talde historikoak elkarrekin hainbat kontzertu ematekoak dira, tartean Bilbon. Larunbatean, Kafe Antzokian izango dira, 21:30etik aurrera.

Urte batzuk igaro dira bi talde hauetako kideek proiektu ezberdinak jorratzen hastea erabaki zutenetik, kasuan kasu, Demolition Doll Rods, The Dirtbombs eta Reigning Sound bezalako taldeak.

Azken urteetan disko esanguratsuak plazaratu dituzte, nahiz eta oihartzun handirik lortu ez duten. Gaur egun, ordea, garaje soinuak lantzen dituzten taldeen artean erreferente bilakatu dira.

The Gories taldeak 1989an grabatu zuen bere lehen disko luzea: House Rockin. Bestalde, Oblivians garage-punk estiloko taldea da, 1993an Memphis (Tennesee, AEB) hirian sortua.

Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa