Gaztea

musika

musika

Arrakasta-bilduma

Madonnaren 'ikonografia' irailean iritsiko zaigu

Garazi Urdanpilleta

2009/07/03

Warner diskoetxeak Poparen Erreginaren arrakasta handienak bilduko dituen diskoa kaleratuko du irailaren 22an. Iconography izena jarri diote lanari. 3 kantu berri topatuko ditugu bertan, baita Paul Oakenfolden kolaborazioa ere.

Irailaren 22an (azken orduko aldaketarik ez bada), Warner diskoetxeak Madonnaren arrakasta-bilduma kaleratuko du. Poparen Erreginak bere ibilbidean kaleratuko duen hirugarren bilduma izango da eta Iconography izena jarriko diote. Disko horrekin amaituko da artista estatubatuarrak multinazional ezagunarekin zeukan kontratua.&' || 'nbsp; Orain, Live Nationekin dauka kontratua kantari ilehoriak.

Disko horretarako, Madonnak hiru kantu berri grabatu ditu. Gainera, Paul Oakenfold ekoizle handiaren eskua nabarituko dugu diskoan, abesti berri horietako bi ("Broken" eta "Celebrate") hark ekoitzi baititu.

Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa