Gaztea

musika

musika

Disko berria

Julieta Venegas eta La Mala Nelly Furtadoren 'planean' sartu dira

Garazi Urdanpilleta

2009/07/03

Kantari kanadarrak irailaren 26an kaleratuko du Mi Plan, gazteleraz abestutako kantuz osatutako diskoa. Entzun "Manos Al Aire, lehen singlea.

Nelly Furtadok artista ugarirekin egin izan du lan azken urtetan eta badirudi bide berari heldu diola lan berria osatzeko. Mi Plan diskoa irailaren 26an iritsiko zaigu eta, oraingoz, bi emakumezkoren ahotsak entzungo ditugu baieztatu du artista kanadarrak: Julieta Venegas mexikarrarena eta La Mala Rodriguez rap kantari andaluziarrarena. Oraindik ez dakigu bakoitzak abesti batean kantatu duen ala biak elkarrekin entzungo ditugun kantu berean.

Hiru kantariek koktel berezia osatuko dute elkarriekin, zalantzarik gabe. Dena den, Venegas eta La Mala elkarrekin entzun genituen mexikarraren disko akustikoko "Eres para mi" abestian".

Emaitza osoa, esan bezala, irailaren 26an iritsiko zaigu. Bien bitartean, entzun Gaztean "Manos Al Aire" izeneko lehen singlea.



Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa