Gaztea

musika

musika

Estudioko laugarren lana

My Chemical Romance taldeak ia prest du disko berria

Garazi Urdanpilleta

2009/07/03

Talde estatubatuarrak bere webgune ofizialean iragarri du CD berria bukatzear direla.

My Chemical Romance taldeak ia prest dauka estudioko lan berria, taldearen webgune ofizialean iragarri dutenez. Gerard Way kantariak ''post'' bat zintzilikatu du euren blogean eta bertan adierazi duenez, "sekula osatu duten lanik onena" orestatzen ari dira.

"Guztia primeran doa", esan du Wayk. Gainera, iragarri duenez, inoiz egin dituzten kanturik luzeenak bilduko dituzte diskoan.

Lan berria The Black Parade (2006) diskoari lekukoa hartzera dator. Lan horrekin egin zuten euren birarik onena eta, gainera, Euskal Herrira ere iritsi ziren, Bilbao BBK Live jaialdian aritu baitziren zuzenean.

Disko berria ekoizpenaz Brendan O''Brien arduratu da, AC/DC, Bruce Springsteen eta Pearl Jamekin lan egin izan duen ekoizle bikaina.

Wayk aipatu duenez, gainera, disko berriarekin aldaketa nahi dute. "Rock modernoa entzungo dugu bertan eta zerbait berria izango da. Gure lehen diskoaren benetako zaleei asko gustatuko zaien zerbait topatuko dute material berrian. Baina ez soinuak disko hartakoaren antza duelako, honetan lan haren garbitasuna lortuko dugulako baizik" adierazi du My Chemical Romance taldearen kantari eta liderrak.



Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa