Gaztea

musika

musika

Gorabeherak

Britney Spears, unikornioak eta desoreka mentalak

Garazi Urdanpilleta

2009/07/14

Unikornioak Zeelanda Berriko zoo batean bizi direla uste omen du eta pixka bat tematuta omen dago horrekin. Gainera, egun egiten ari den biran aspertu egiten omen da. Aspertuta dagoelako, litxarkeriak jaten omen ditu eta jada 6 kilo gizendu da Poparen Printzesa.

Britney Spears zentzatuta eta norabide zuzenean zela uste genuen duela urtebete izandako gorabeheren ostean, baina agian hori ez da horrela. Circus diskoa zuzenean aurkezteko biran murgilduta dabil eta bi semeak berekin daramatza eurekin denbora gehiago igarotzeko. Gainera, maitasuna ere berreskuratu omen du Jason Trawick bere managerrarekin. Bestalde, playbacka egiten duela begi-bistakoa bada ere, kontzertuak ondo doaz. Arrakasta izaten ari da, baina, hala ere, ez dirudi ongi-ongi dagoenik.

Birarekin aspertuta omen dabil eta, horregatik, litxarkeriak jaten omen ditu. jada 6 kilo gizendu omen da artista. Baina asperdurak gorputzean aldaketak eragiteaz gain, buruan ere sortzen dizkio gorabehera galantak.

Unikornioak existitzen direla uste omen du. bueno, uste bakarrik ez, horrekin tematuta dago eta, gainera, Zeelanda Berriko zoo batean bizi direla uste omen du. Zenbait iturriren arabera, kontzetruetan itxura nahiko ona ematen du baina bere bizitza pribatuan esaten eta egiten dituen gauzak kezkagarriak dira. Itxura denez, ahotsak entzuten omen ditu eta drogen eta alkoholaren beharra izaten du. Artistaren hurbilekoak beldurrez dauzka.



Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa