musika
Garazi Urdanpilleta
2009/07/29
Baieztatu egin dute Poparen Erregea hil baino ordu batzuk lehenago anestesiko bat eman ziotela. Gainera, AEBetako Drogen kontrako Departamentuak (DEA) bigarren miaketa egin du Conrad Murray medikuaren etxean eta kontsultan.
Albisteak (5)
Conrad Murray, Michael Jacksonen medikua, da erailketaren ikerketaren ardatza. Izan ere, ikerketaren iturriek baieztatu egin dute artistari anestesiko bat eman ziotela hil baino ordu batzuk lehenago. Murray Jacksonek Los Angelesen (Kalifornia) zeukan etxean zegoen ekainaren 25ean, haren heriotzaren egunean eta hark egin zion artistari bihotz-biriketako suspertze maniobra, arnasa ez zuela hartzen ohartzean.
Medikua lekuko gisa hainbat alditan galdekatu du hilabete honetan poliziak eta beti jarrera ona izan omen du. Oraindik ez dago haren kontrako akusazio formalik baina, Jacksonen heriotzari lotuta Murrayk delituzko jokabidea izan zuela adierazten duten zantzuak daude.
AEBetako Drogen kontrako Departamentuko (DEA) agenteak medikuak Las Vegasen (Nevada) daukan etxean sartu ziren atzo epailearen aginduz, Murrayren kontra premeditaziorik gabeko erailketa karguak aurkezteko.
Antzeko miaketa egin zuten iragan ostegunean medikuak Houstonen (Texas) dituen bulegoetan eta zenbait objektu eraman zituzten, tartean, zenbait agiri eta disko gogor bat.
Atzoko miaketa poliziak Murrayk haren heriotzaren aurreko gauean musikariari Propofol anestesikoa eman ziola baieztatu ostean etorri zen. Informazio hori gezurtatu egin du Murrayren abokatuak. 2006tik Jacksonen kardiologoa izandakoaren abokatuak esan duenez, hark ez zion kantariari heriotza ekarri zion inolako substantziarik ez errezetatu, ezta eman ere.
Pertsona ospetsuen gaineko informazioa ematen espezializatutako TMZ Interneteko atariak, Poparen Erregearen heriotzaren berri eman zuen lehen komunikabideak, jakinarazitakoaren arabera, Murrayk berak aitortu zion poliziari Jacksoni lasaigarria injektatu ziola heriotzaren bezperan. Komunikabide horrek jasotako adierazpenen arabera, Murrayk zain bidez eta tantaz tantakoarekin eta loak hartu omen zuen kantariaren egoera zaintzen ari zela. Horregatik, TMZ atariaren informazioaren arabera, medikua ez zen ohartu Jacksonen bihotza gelditu zenean.
Artista estatubatuarrak farmako gogor hori jaso ohi zuen ohera joan aurretik, insomnioari aurre egiteko. Poliziak autopsiaren atariko emaitzak jaso ostean esan du Propofol anestesikoa izan zela heriotzaren kausa.Lasaigarri hori Jacksonek Los Angelesen daukan etxean aurkitu zuten.
Propofol lasaigarria soilik medikuentzat egoten da eskuragarri eta zain bidez ematen da. Bihotz-gelditzea eragin dezake albo ondorio gisa, zenbait analgesikorekin konbinatuz gero edo dosi ikaragarria hartuz gero.
Jackson familiak izan zituen Murrayren jokabidearen gaineko lehen susmoak eta berretsi egin du artistaren eguneroko bizitzako hurbileko pertsonekiko konfiantzarik ez daukatela.
Latoyak, Michaelen arrebak, duela zenbait aste esan zuen artista hil egin zutela eta berak badakiela nor diren erantzuleak.
Musikari handiak lasaigarriekin eta anestesikoekin zeukan harremana duela zenbait hamarkada hasi zen. Harentzat lan egin izan duten pertsonen arabera, hainbat izengoiti erabiltzen zituen (Omar Arnold, Joseph Scruz eta Bill Bray, esaterako) botikak errezetarekin lortzeko. Hori legez kanpokoa da erabat.
Michael Jacksonek farmakoak lortzeko egindako irregulartasunen ondorioz, DEA sartu zen poliziaren ikerketetan eta, Murrayren jokabideaz gain, musikariarekin urtetan harremana izandako beste mediku batzuen jokabidea ere aztertuko dute.
Iruzkinak
Ikusiena
Vídeo de El Conquistador | Isa se atrevió con las serpientes
Vídeo Al rescate | Clases de reciclaje con Xabier Mikel Errekondo
Vídeo de la programación especial sobre el final de Copa del Athletic
Video de la pérdida de peso de concursantes | El Conquistador
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo de los concursantes emocionados con sus colores | Conquistador
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Video de ED | 'Rollito Athletic' gana el concurso de Pintxos
Alberto Bocos a su llegada al Athletic Hiria | Audio Boulevard
Cine erótico para mujeres | Cabaret Desire | La Noche Despierta
Audio MQP | 'MQP' entrevista al neuropsicólogo Javier Tirapu
Retransmisión del gol que marcó Guarrotxena en la Final de Copa del 84
Paseo por la ciudad de los íberos y las fronteras del Imperio romano |
Los protagonistas del vídeo "Athletic Club; Bizi, sentitu" | Boulevard
Desafío en tándem contra Beloki y Anemias. ¡Llegó la hora de la verdad!
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo de final Copa del Rey | Dispositivo especial en Bilbao
Vídeo Robos en Bizkaia | Aumentan robos sin reventar cerraduras
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Video de ED | 'Rollito Athletic' gana el concurso de Pintxos
Vídeo de casos de bebés robados | Reconstrucción del caso de Itsasondo
Video de los archivos secretos de Christopher Lee | La Noche De
Video de Euskadi Directo | Arrasate es anti 'puerta a puerta'
Vídeo del himno del Athletic | Final partido Athletic-Manchester
La reforma laboral sufre 26 modificaciones antes de ser aprobada
Vídeo del Athletic y Barcelona | La final de Copa llega al Congreso
Cientos de ultraderechistas se manifiestan en defensa de la unidad de España
Vídeo de final de Copa | Cuadrilla de Getxo en limusina a Madrid
Vídeo de Puyol y Xavi con la ikurriña en la Final de Copa del Rey
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Vídeo Final Copa del Rey | Aficionados del Athletic, rumbo a Madrid
Vídeo pitada final Copa del Rey | Declaraciones de Esperanza Aguirre
Vídeo Los aficionados del Athletic tiñen de rojiblanco las calles de Madrid
Vídeo del Athletic | En Harley Davidson desde Mañaria hasta Madrid
Vídeo del Athletic | Spot de San Miguel para la final de Copa del Rey
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Athletic-Barça: Declaraciones de Guardiola | Final de la Copa del Rey
Vídeo de final Copa del Rey | Dispositivo especial en Bilbao
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Julio Medem presenta un largometraje de siete cortos sobre La Habana
Museo de Bellas Artes de Álava recupera la obra de Pablo Uranga
Vídeo de La Noche De | Nikole Kidman sufrió un accidente en un rodaje
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Lauroba taldearen bideoklip berria: ''Sua gara'' | Bideoklipa
Vídeo de Cannes | Nicole Kidman seduce a Cannes con "The Paperboy"
Black or white abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
We go together abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
Girls just wanna have fun abestiaren bideoklipa | Bideoklipa
Mama Luba abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
La mandanga abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Thriller abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebro taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Paradise kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Mama Luba kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebroren Mama Luba bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
© EITB - 2012 - Lege Oharra