Gaztea

musika

musika

Forbes zerrenda

Beyoncé, Britney Spears eta Miley Cyrus dira munduko artista gazte aberatsenak

Garazi Urdanpilleta

2009/07/30

Jonas Brothers taldea, Jessica Simpson country kantaria, Lil'Wayne raperoa eta Rihanna pop kantaria ere daude Forbes aldizkari estatubatuarrak egindako zerrendan.

Musikaren munduko artista gazteenek badakite diskoak salduta bakarrik ez direla gorenera helduko eta, horregatik, dibertsifikazioaren aldeko apustua egin dute 30 urtetik beherako musikari garrantzitsuenek. Beyoncé, Britney Spears eta Miley Cyrus daude Forbes aldizkari estatubatuarrak atera duen zerrendaren podiumean. Hiru emakume gazte boteretsu horien atzetik daude Jonas Brothers taldea, Jessica Simpson country kantaria, Lil''Wayne raperoa eta Rihanna pop kantaria&' || 'nbsp;

Hori bai, guztien artean erregina bakarra da: inork ez du gainditzen Beyoncé Knowles&' || 'nbsp; aktore, kantari eta diseinatzaile estatubatuarra. Beyoncek azken urtean 87 milioi dolarreko ondarea sortu du (61,4 milioi euro). 27 urte besterik ez ditu artistak eta Forbes zerrendaren postu gorenean da, gainontzekoengandik distantzia nabarmenera. Eta hori guztia artista polifazetikoa izateagatik lortu du, musikan izandako salmentengatik, kontzertu birengatik eta emanaldi pribatu eta bereziengatik, aktore lanengatik, atera berri duen jantzi bildumagatik, Nintendo, L''Oréal, Giorgio Armani eta beste hainbat marka ezagunekin sinatutako kontratuengatik.

Zerrendaren bigarren postuan gainbeheran egon ostean berriz gorantz doan Poparen Printzesa dago: Britney Spears. 27 urte ditu baita ere Britneyk eta komunikabideon miran izaten da beti. Krisi pertsonala izan zuen iaz baina Circus lanari esker, indarra berreskuratu du, 2008ko disko salduenetako bat izan baitzen: 3 hilabetetan 1,5 milioi ale saldu zituen mundu osoan. Azken urtean 35 milioi dolar (24,7 milioi euro) irabazi ditu kantari estatubatuar gorabeheratsuak. Izan ere, burua zentzatu eta sasoi fisikoa berreskuratu du eta, horregatik, eta play backa egiten badu ere, kontzertuetarako sarrera guztiak agortzen ditu.

Hirugarren postuan Miley Cyrus dago, Hannah Montana pertsonaiari esker Disney faktoriak mundu osoan ezagun egin duen kantari eta aktore gaztea. 4 milioi disko saldu ditu mundu osoan, 86 milioi dolar irabazi ditu bere filmarekin, Hannah Montana telesailaren 30 atal grabatu ditu eta diseinatzaile lanetan ere hasi da. Eta hori guztia urte batean. Eta hori guztia 17 urte besterik ez dituela! 25 milioi dolarreko ondare ekonomikoa (17,6 milioi euro) sortu du artista gazteak azken urtean eta horretan eragin nabarmena izan du inguruan daukan marketinak. Baina, halaber, bere alderik "helduena" ongi ustiatzen jakin du Glamour, Elle eta Vanity Fair aldizkariei esker.

Podiumaren azpitik, Jonas Brothers taldea eta Jessica Simpson&' || 'nbsp;

Miley Cyrusek bildutako ondare bera osatu dute azken urtean, halaber, munduko hiru anaia ezagunenek, jonastarrek. The 3D Concert Experience filma egin dute eta Disney Channelerako telesail bat ere grabatu dute. Gainera, bi disko merkaturatu dituzte eta salmenta-marka bikainak lortu dituzte. Mundu mailan egin berri duten kontzertu biran ere 41 milioi dolar biltzea lortu dute.

Bosgarren postuan Jessica Simpson country kantaria dago. 29 urte ditu eta 14 milioi euroko irabaziak izan ditu modan eta zapatagintzan egindako lanagatik, musikari dagokionez ez baitu arrakasta handiegirik izan.&' || 'nbsp;

Lil''Wayne raperoa dauka atzetik. Une honetan AEBetako hip-hop artista onena da eta 12,7 milioi euro irabazi ditu azken urtean&' || 'nbsp; Tha Carter III diskoari esker. Merkaturatu eta lehen astean Platinozko Diskoa lortu zuen. Wayneren postu berean dago, berdinduta, Taylor Swift country kantari gazte-gaztea.&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;

Zerrenda horretan sartzen azkena Barbadoetako poparen erregina daukagu. Rihannak 21 urte besterik ez ditu&' || 'nbsp; Good Girl Gone Bad (2007ko udan kaleratutakoa) diskoari, Kanye West, Lupe Fiasco eta Nas musikariekin egindako bira partekatuei eta Gucci markarekin daukan kontratuari esker 10,5 milioiko ondarea osatu du azken urtean.

Zerrendaren amaieran daude T-Pain (10,5 mililoi euro) eta Carrie Underwood (9,9 mililoi euro).

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa