Gaztea

musika

musika

Zuzenean eta HDn

Amaralen 'La barrera del sonido' lana irailaren 22an iritsiko da

Garazi Urdanpilleta

2009/09/08

CD bikoitzaz eta DVD batez osatutako lana izango da eta Espainian HD (High Definition, bereizmen handia) formatuan grabatu duten lehen kontzertuko kantuak bilduko ditu. Entzun Gaztean lehen singlea!

Amaralen zuzeneko lana irailaren 22an izango da kalean. Hainbat data aipatu dira baina, azkenean, udazkenarekin batera helduko da La barrera del sonido. 2 CDz eta DVD batez osatutako zuzeneko lana izango da eta 2008ko urriaren 30ean Madrilgo Kirol Jauregian Gato Negro. Dragón Rojo disko zuzenean aurkezteko biraren baitan emandako kontzertua bilduko du. Gainera,&' || 'nbsp; taldeak 11 urteko ibilbidean kaleratutako zuzeneko lehen lana izateaz gain, Espainian HD (high definition, bereizmen handia) formatuan grabatu duten lehen kontzertu osoa izan zen hura eta, beraz, teknologia aldetik berrikuntzaz beterik itzuliko da Zaragozako taldea.

Guztira 28 abesti bilduko dituzte lan berrian. Asko taldearen azken diskokoak izango dira baina ez dira faltako Juan Agirreren eta Eva Amaralen klasiko arrakastatsuenak: "Sin ti no soy nada", "Te necesito", "Moriría por vos","Estrella de mar", "Como hablar", "El Universo sobre mi", "Días de verano","Marta, Sebas, Guille y los demás", "Kamikaze"... 5.1. soinu-kalitatearekin entzungo ditugu abesti guztiak eta errealizazio aldetik ere, kontzertu bikaina ikusi ahal izango dugu. &' || 'nbsp;&' || 'nbsp;

"El blues de la generación perdida" abestia da lan berriaren aurkezpen-kantua, Gato Negro. Dragón Rojo&' || 'nbsp; diskoan bildutako kantu ezagunenetako bat, baina, oraingoan, zuzenekoaren ukitu magikoarekin. La barrera del sonido lanak Amaralen ibilbide arrakastatsuari errepasoa egingo dio. 28 abestietatik, 14 salmenten 1. postura iritsitakoak dira. 11 urteko ibilbidea osatu dute jada eta urte horien guztietan 5 disko, 8 Musikaren Sari, 2 Onda Sari, MTV European Music Award sari bat eta Grammyetarako hainbat izendapen lortu dituzte. Disko berriarekin argitalpenarekin batera, taldea etxean, Zaragozan, arituko da zuzenean, oraindik ere Gato Negro. Dragón Rojo biraren baitan. Irailaren 28an, 29an eta 30ean, hain zuzen ere eta sarrerak ia agortuta dauzkate 3 egunetarako.



Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa