Gaztea

musika

musika

Uztailaren 30ean, zezen plazan

Mark Knopfler Bilbon arituko da 2010eko udan

Luzia Zugadi

2009/09/14

Bihar kaleratuko duen Get Lucky disko berria aurketuko du Bilbon. Sarrerak 44 eta 54 euro arteko prezioan salduko dituzte.

Dire Straits taldeko burua izan zen Mark Knopflerrek kontzertua emango du datorren urtean Bilbon. 2010eko uztailean helduko da Bizkaiko hiriburura eta hilabete berean Badalonan ere arituko da, bihar bertan kaleratuko duen Get Lucky disko berria aurkezten.

Doctor Music Concertsek jakinarazi duenez, aurten Madrilen eta Bartzelonan emandako kontzertuek izandako arrakastak bultzatuta erabaki du Knopflerrek berriro espainiar Estatura itzultzea.

Aipatutako disko-etxeak emandako informazioaren arabera, abeslari eta gitarra-jole eskoziarrak uztailaren 23an bisitatuko du Badalona eta aste bete geroago, uztailaren 30ean, Bilboko zezen plazan joko du.

Sarrerak 44 eta 54 euro arteko prezioan salduko dituzte (banaketa gastuak kontutan izan gabe).

Lan berria

Get Lucky estudioko seigarren lana da. Londreseko British Grove estudioetan grabatu du eta Chuck Ainlayren eta Guy Fletcherren laguntzarekin ekoitzi du. Disko honek, folk eta blues estiloak nahasten ditu eta Knopflerrek bere bizitzan zehar bizitako esperientziei buruz hitz egiten dute kantuek.


Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa