Gaztea

musika

musika

Hitzordua: abenduaren 19an

Fitok BECen emango duen kontzerturako sarrerak, salgai

Garazi Urdanpilleta

2009/09/17

24 euroren truke eros daitezke BBK kutxazainetan, BBK webgunean eta 944 310 310 telefonoan. Oraingoz Euskal Herrian emango duen kontzertu bakarrean La Cabra Mecánica taldea ere arituko da.

Fitok Antes de que cuente diez diskoa kalean du jada eta dagoeneko iragarrita ditu aurkezpen biraren lehen datak. Oraingoz, kontzertu bakarra dauka hitzartuta Euskal Herrian: abenduaren 19an Barakaldon, BECen izango dira entzungai musikari bizkaitarraren doinu berriak.

Kontzertu horretarako sarrerak salgai dira jada. 24 euroko salneurria izango dute (+ banaketa gastuak) eta BBK kutxazainetan, BBK webgunean eta 944 310 310 telefonoan izango dira eskuragarri.

Gogoratu, bestalde, Fitoren gitarra bikain bat daukagula zozkatzeko. Ostiralera arte eman daiteke izena zozketan parte hartzeko eta irabazleak astelehenean, hilak 21, Fitoren eskuetatik jasoko du gitarra Gaztearen Bilboko estudioan.



Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa