Gaztea

musika

musika

Sekretua argitu dute azkenean

Alejandro Sanzen lan berria 'Paraíso Express' izango da

Garazi Urdanpilleta

2009/09/22

Azaroaren 10ean jarriko dute salgai lan berria mundu osoan. "Looking for paradise" izeneko lehen singlea, Alicia Keysekin batera grabatutako Gaztean daukazu entzungai jada.

Warner diskoetxeak sekretua argitu du azkenean. Alejandro Sanzen estudioko lan berria Paraíso Express izenpean kaleratuko da azaroaren 10ean. Mundu osoan egun berean jarriko dute salgai, gainera.
"Disko honetan, lehenbizi melodiak sortu ditut eta, ondoren, hitzak", adierazi du Sanzek. "Aurreko lanak baino rockeroagoa da, rock dotorea dakar eta, hitzei dagokienez, askoz ere baikorragoa da, espiritu alaiagoa eta erritmikoagoa dauka".

10 kantu berri bildu ditu musikari madrildarrak disko berrian. Bere ibilbidearen hastapenetara itzuli nahi izan du Sanzek, baina urte hauetan ikasitakoa ahaztu gabe. Tommy Torres izan da artistaren estudioko 8. lanaren ekoizlea. "Oso erraza izan da Torresekin lan egitea", esan du Sanzek. "Pop oso britainiarra nahi nuela esan nion, abestiek eskatzen duten rock ukituarekin. Guztia oso modu naturalean joan zen".

Diskoaren lehen singlea, "Looking for paradise", dagoeneko Gaztea da. Bertan, Alicia Keysekin batera abestu du musikariak. Abestiaren zati batzuk ingelesez dira baina gainontzeko abesti guztiak gaztelaniaz dira.


Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa