Gaztea

musika

musika

Klub Musikaren Jaialdia

Donostiklubak eta Gazteak bat egingo dute datozen bi asteburuetan

Garazi Urdanpilleta

2009/09/29

Donostiako Gazteszena aretoa klub musika onenez beteko da, besteak beste, Bobby Bare, Lori Meyers, Delorean eta La Buena Vida taldeen kontzertuei esker. Guztiak Gaztea atarian emango ditugu zuzenean.

Asteburu honetan eta hurrengoan, Donostikluba jaialdiak klub musika onena ekarriko du Gipuzkoako hiriburura. Datozen ostiral eta larunbatetan (2 eta 3 eta 9 eta 10),&' || 'nbsp;Gazteszena aretoan kontzertu bikainak izango dira gaueko 21:00etatik goizaldera bitartean: Bobby Bare, La Bien Querida, Lori Meyers, Delorean, Laz Buena Vida...

Donostikluba jaialdia Gaztea da eta, hori dela eta, zuzenean emango ditugu jaialdiko kontzertu guztiak Gaztea atarian, "Gaztea Live" saioaren baitan. Gainera, Delorean taldeak urriaren 10ean emango duen kontzertua ETB3n ere emango dugu zuzenean, EITBko telebista gazteenaren 1. urtebetetzea ospatzeko.

Bestalde, asteazkenetik aurrera webgune berezi bat ere izango dugu martxan jaialdiari buruzko informazio guztia emateko eta adi, sarrerak ere izango baititugu zozkatzeko!

Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa