Gaztea

musika

musika

10. urteurrena musikan

Britney Spearsek arrakasta-bilduma bat aterako du azaroan

Garazi Urdanpilleta

2009/09/29

The singles collection azaroaren 24an izango da kalean eta kantu berri bat sartuko du bertan kantari estatubatuarrak, "3".

Hamarakda bat igaro da Britney Spears, eskolako uniformea jantzita,"Baby one more time" esanez iritsi zitzaigunekin. Gorabeherak gorabehera, bere musika ibilbidea jorratzen joan da artista estatubatuarra eta 63 milioi disko salduak ditu mundu osoan. Izena ezagun eta garrantzitsua da Britney musikaren munduan eta, horregatik, behar bezala ospatu nahi du urteurren hori, arrakasta-bilduma bat kaleratuta.

The singles collection azaroaren 24an izango da kalean. Kantariaren hirugarren bilduma izango da eta kantu berri bat sartuko du bertan, Max Martinekin batera grabatutako "3". Bilduman, gainera, bere kantu ezagunenak bilduko ditu: "Baby one more time", "Oops i did it again", "I''m a slave 4 u", "Toxic", "You drive me crazy", "Stronger", "Gimme more", "Womanizer", eta abar.

Diskoak bi formatu izango ditu: batetik, CD arrunta, 17 abestiz osatutakoa eta "3" abesti berria bilduko duena. Bestetik, formatu berezia, "3" abestia eta kantariaren 29 single bilduko dituena. Single bakoitza jatorrizko artwork-ean bilduta egongo da eta B alde bat edo kantuaren birnahasketa bat topatuko dugu bakoitzean. Kutxa berezi horretan, gainera, DVD bat ere topatuko dugu Spears andereñoaren bideoklip guztiekin (ordena kronologikoan) eta artistaren irudiak bilduko dituen liburuxka berezi bat ere bai.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa