Gaztea

musika

musika

Uztailaren 30ean, zezen-plazan

Salgai dira Mark Knopflerren Bilboko kontzerturako sarrerak

Garazi Urdanpilleta

2009/10/07

Uztailaren 30ean izango da hitzordua Vista Alegre zezen-plazan. Sarrerak 44 eta 54 euro arteko salneurrian jarri dituzte salgai www.ticketmaster.es webgunean.

Mark Knopfler, Dire Straits talde ezaguneko lider izandakoa, Bilbora dator. 2010eko uztailaren 30ean kontzertua emango du Vista Alegre zezen-plazan Get Lucky disko berria aurkezteko eta kontzertu horretarako sarrerak dagoeneko salgai daude Ticketmaster sarean 44 eta 54 euro arteko salneurrian (+ banaketa gastuak).

Get Lucky artista eskoziarraren bakarkako ibilbideko estudioko seigarren lana da. Londreseko British Grove estudioetan grabatu du eta Chuck Ainlayren eta Guy Fletcherren laguntzarekin ekoitzi du. Diskoak folk eta blues estiloak nahasten ditu eta Knopflerrek bere bizitzan zehar bizitako esperientziei buruz hitz egiten dute kantuek.


Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa