Gaztea

musika

musika

Estudioko lan berria

Piztiak taldeak 'Gabeko kalapitxixak' diskoa aurkeztu du

Garazi Urdanpilleta

2009/10/28

SGAEren Bilboko egoitzan egin dute aurkezpena. Kirmen Uribek 15 urterekin idatzitako lehen hitzak biltzen dituen "Pornographiaz" kantua topatuko dugu, besteak beste, bertan.

Albisteak (1)

Piztiak taldeak Gabeko kalapitxixak disko berria aurkeztu du SGAEk Bilbon daukan egoitzan. 13 abesti berri bildu dituzte bertan eta, gainera, taldekideek aurretik zeukaten TU-K taldearen "Pornographiaz" abestiaren moldaketa ere bildu dute. 1985ekoa da abestia eta Kirmen Uribe idazleak 15 urterekin idatzitako hitzak ditu. Agian, idazle ondarrutarraren estraineko hitzak dira horiek.

Gainera, Josu Eizagirreren bideoklipa eta film laburra, eta Josu Aranbarriren pintura erakusketa eta making off-a bilduko dituzte lan berrian. Abestien hitzak Josu Eizagirrerenak (1), Kirmen Uriberenak (3), Josu Aranbarrirenak (6) eta Txomin Uriberenak (4) dira. Hiru abestitan, bestalde, Pettik jarri du ahotsa.

Mungiako Lamiña estudioetan grabatu zuen diskoa Jose Lastrak abuztua eta iraila artean.

Disko berriaren lehen aurkezpena azaroaren 28an egingo dute Ondarroako Kafe Antzokian eta, ondoren, beste hainbat herri eta hiritara ere iritsiko da: Bilbo, Donostia, Durango, Azkoitia...

Entzun Piztiaken bi abesti berri:

-"Hodeiak"

-"Bafor bat hodeizinttan"




Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa