Gaztea

musika

musika

Arrakastaren gailurrean

Fitok bigarren kontzertu bat iragarri du BECerako

Garazi Urdanpilleta

2009/11/02

Abenduaren 19rako sarrera guztiak agortu dira jada, baita birako gainerako kontzertu gehienetarako sarrerak ere. Gazteak lehen emanaldi horretarako hainbat sarrera izango ditu zozkatzeko.

Fitoren arrakasta berriz ere berresten ari da. Diskorik salduena da Antes de que cuente diez azken aste luzeetan eta ostiralean abiatuko duen kontzertu birako sarrera gehienak amaitzen ari dira jada. Abenduaren 19an BECen (Barakaldo) daukan hitzordurako sarrerak esaterako, agortu egin dira jada eta horregatik, hitzordu berri bat jarri du zale euskaldun gehiagok bira berriaz gozatu ahal izan dezan: abenduaren 21ean, BECen.

Dena den, abenduaren 19ko emanaldira joan nahi dutenek beste aukera bat izango dute sarrerak lortzeko, kontzertu hori Gazteak babestutakoa izango baita eta sarrerak izango baititugu zozkatzeko.

Santanderren ekingo diote ostiralean birari Fitok eta bere Fitipaldiek. 70.000 soinu watt, 28.000 argi watt, 40 metro koadroko agertokia, 12 pantaila alboetan, 7 trailer eta 55 pertsona martxan jarriko dira, beraz, egun horretatik aurrera, musikari bilbotarraren bira berria abiatzeko. Gainera, Fitipaldi berri batzuk hartuko ditu alboan Fitok, ohikoak izaten dituen Carlos Raya, Javi Alzola eta Joserra Senperenarekin batera, Alejandro ‘Boli’ Climent (M-Clan) baxu-jotzailea eta Daniel Griffin (Tequila, Ariel Rot) bateria arituko baitira zuzenean.

Gainera, talde gonbidatu gisa ez dute norbait berri eta ezezaguna aukeratu, La cabra Mecanica taldea baizik. Taldearen agur-birarekin bat egin nahi izan dute Fitok eta bere mutilek. Carne de cancion agur-diskoa besapean hartuta iritsiko dira Lichis eta konpainia.

Abenduaren 19a

BEC (Barakaldo)

Sarrerak, agortuta!

Abenduaren 21a

BEC (Barakaldo)

Ateen irekiera:19.45h
La Cabra Mecanica:20.30h
Fito &' || 'amp; Fitipaldis:22.00h
24€
Salmenta: BBK kutxazainak, BBK webgunea eta 944 310 310 telefonoa.



Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa