Gaztea

musika

musika

Asteburuko kontzertuen agenda

Euriak ez ditu euskal taldeak isilduko

Erredakzioa

2009/11/07

Des-Kontrol, Kop, Esne Beltza, Zea Mays eta Beste Bat taldeek joko dute gaur Arrasaten. Bestalde, bihar, Richie Kotzen gitarrista ospetsuak kontzertua eskainiko du Barakaldon.

Asteburu euritsua omen dator, baina, euskaldunok ez gara etxean geratuko. Are gutxiago, Arrasaten, gaur, eta Barakaldon, bihar, ditugun hitzorduei begiradatxo bat botatzen badiegu.

Gaur, larunbata, euskal musika izango da protagonista Arrasaten. Han, Ikasle Eguna ospatuko da eta Des-Kontrol, Kop, Esne Beltza, Zea Mays eta Beste Bat taldeek euskaldunon gerriak mugituko dituzte.

Bestalde, bihar, asteburuari amaiera emateko, Richie Kotzen gitarrista ospetsuak Barakaldoko RockStarren joko du. Besteak beste, Poison eta Mr. Big taldeetan aritutako musikariak Peace Sign izeneko bere azken lana osatzen duten kantak aurkeztuko ditu igandean.

Datorren asteko aurrerapena

Kontzertuen agendarekin bukatzeko, aipamen oso berezi bat egin behar dugu, datorren asteko bi hitzordu garrantzitsu gogora ekarriz. Azaroaren 14an, Ojos de Brujo taldea iritsiko da Bilboko Kafe Antzokira eta Rammstein talde alemaniarrak erritmo gogorragoak ekarriko ditu BECera. Gogoratu sarrerak nahi badituzue Gaztean ditugula eskuragarri.

Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa