Gaztea

musika

musika

'Antes de que cuente diez'

Fito eta Fitipaldiek ekin diote bira berriari Santanderren

Garazi Urdanpilleta

2009/11/06

Euskal Herrian bi hitzordu ditu ditu talde bizkaitarrak eta biak Barakaldon, BECen, izango dira: abenduaren 19an eta abenduaren 21ean. Eta, adi, laster sarrerak izango baititugu zozkatzeko!

Fito &' || 'amp; Fitipaldis taldeak ekin dio Antes de que cuente diez diskoa zuzenean aurkezteko birari Santanderren. Musikari bilbotarraren hitzetan, beti bezain gogotsu daude agertokian dibertitzeko, arrakastak sortzen duen&' || 'nbsp;"erantzukizuna" gorabehera.&' || 'nbsp;

Santanderko Kirol Jauregia dantzan jarri ostean, Castellon, Alacant, Coruña, Vigo, Santa Cruz de Tenerife, Kanaria Handiko Palma,
Bartzelona, Burgos eta Madrileko hitzorduak iristiko dira besteak beste. Urtarrilaren hasieran atseden hartuko dute hilabetetaren amaieran berriz agertoki gainera igotzeko Zaragozan. Guztira 80 kontzertu baino gehiago emango dituzte.

Euskal Herrian bi hitzordu dituzte iragarrita Fitok eta bere Fitipaldiek: abenduaren 19an eta 21ean BECen (Barakaldon). Lehen kontzetrurako sarerra guztiak agortu ziren eta bigarren emanaldia iragarri berri du artistak. lehen kontzertua gazteak babestutakoa izango da eta, adi, laster sarrerak izango baititugu zozkatzeko.

70.000 soinu watt, 28.000 argi watt, 40 metro koadroko agertokia,12 pantaila alboetan, 7 trailer eta 55 pertsona martxan jarriko dira,beraz, gaurtik aurrera, musikari bilbotarraren bira berriaabiatzeko. Gainera, Fitipaldi berri batzuk hartuko ditu alboan Fitok,ohikoak izaten dituen Carlos Raya, Javi Alzola eta JoserraSenperenarekin batera, Alejandro ‘Boli’ Climent (M-Clan) baxu-jotzaileaeta Daniel Griffin (Tequila, Ariel Rot) bateria arituko baitirazuzenean.

Gainera, talde gonbidatu gisa ez dute norbaitberri eta ezezaguna aukeratu, La cabra Mecanica taldea baizik.Taldearen agur-birarekin bat egin nahi izan dute Fitok eta beremutilek. Carne de cancion agur-diskoa besapean hartuta iritsiko diraLichis eta konpainia.

Abenduaren 19a

BEC (Barakaldo)

Sarrerak, agortuta!

Abenduaren 21a

BEC (Barakaldo)

Ateen irekiera:19.45h
La Cabra Mecanica:20.30h
Fito &' || 'amp; Fitipaldis:22.00h
24€
Salmenta: BBK kutxazainak, BBK webgunea eta 944 310 310 telefonoa.


Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa