Gaztea

musika

musika

Erroetara itzulera

Juanesek euskaraz abestuko du Kepa Junkeraren lan berrian

Garazi Urdanpilleta

2009/11/06

Bere aiton-amonen hizkuntzan abestu du "Aldapeko" kantua kolonbiarrak Kalea diskoan. Gainera, Jorge Villamizarrek, Mayitok eta Pablo Milanesek ere hartu dute parte bilbotarraren lan berrian.

Juanesek bere erro euskaldunei heldu die. Juan Esteban Aristizabal kantari kolonbiarrak euskaraz abestuko du Kepa Junkeraren Kalea lan berrian, beste artista latinoamerikarrekin batera. "Aldapeko" kantu herrikoian entzungo dugu kolonbiarraren ahotsa.

"Nire aitona Abel Aristizabla zen eta herenaitona, berriz, Lorenzo Aristizabal. Hortik datoz nire erro euskaldunak", esan zuen artistak Miamin egindako grabazioan.

Kantariak ahoskera ongi landu zuen hiru orduko grabazioan. Andrés Saavedra ekoizle kolonbiarrarekin egin zuen lan bertan. "Beste hizkuntza batean abestea arraroa da, baina lortu dugu".

Guztira 12 herrialdetako 82 artistak kolaboratu dute Kepa Junkeraren Kalea diskoan eta, izen ezagunenen artean daude, esaterako, Juanes, Lila Downs, Jorge Villamizar (Bacilos), Mayito, Ximena&' || 'nbsp; Sariñana eta Pablo Milanes.

Azaroaren 24an helduko zaigu Junkeraren Kalea lana.


Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa