Gaztea

musika

musika

Baieztapen ofizialaren zain

U2 Donostian arituko da zuzenean 2010ean

Garazi Urdanpilleta

2009/11/19

Badirudi talde irlandarraren '360º' bira irailaren 26an iritsiko dela Anoeta estadiora. Baieztapen ofizialik ez da oraindik baina data horretan estadioa erreserbatuta omen dago jada.

U2 Donostiara itzuliko da. Laukote irlandarra 2010eko irailaren 26an Anoeta estadiora itzuliko da, oraingo honetan, ''U2 360º Tour'' birarekin. Bruselako eta Sevillako kontzertuen artean (horiek ofizialki baieztatuta daude jada), Gipuzkoako hiriburura iritsiko da taldea.

Baieztapen ofizialik ez da oraindik baina data horretarako estadioa hartuta omen dago jada. Azken egunetan zurrumurruak sortzen hasi dira eta gaur hainbat komunikabidetan ere irakur daiteke albistea. U2k iragarri du jada Europara itzuliko dela datorren urtean eta hainbat dataren berri eman du. Europako hainbat hiriko emanaldiak baieztatu dituzte eta irailaren 23an Bruselan eta 29an Sevillan emango ditzuten kontzertuen artean beste data bat baieztatzeko falta dela ere ziurtzat ematen da. Hortxe kokatuko litzateke Donostiako kontzertua.

No Line On The Horizon diskoa aurkezteko mundu osoa zeharkatzen ari da Dublingo laukotea eta, itxura guztien arabera, Donostia ere izango dute geltoki. 2005ean ere izan ziren Bono, The Edge, Adam Clayton eta Larry Mullen Jr. Gipuzkoako hiriburuan eta 40.000 pertsona bildu zituzten Anoeta estadioan "Vertigo Tour" biraren baitan.&' || 'nbsp;

Datozen asteetan iritsiko da, ziurrenik, baieztapen ofiziala.&' || 'nbsp;



Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa