Gaztea

musika

musika

Plateruenatik, zuzenean

Sorkun eta Keu Agirretxea, larunbatean "Gaztea Live"n

Garazi Urdanpilleta

2009/11/20

Durangoko Plateruenan izango dira kotzertuak larunbatean gaueko 22:00etatik aurrera eta zuzen-zuzenean emango ditugu Gaztea atarian. Igandean, berriz, Bobby Bare Jr. zuzenean ikusgai, ETB-3n.

Sorkun eta Keu Agirretxea izango dira aste honetan "Gaztea Live"eko protagonistak. Larunbat gauean, 22:00etatik aurrera, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian arituko dira zuzenean kantari gipuzkoarra eta&' || 'nbsp;Keu&' || 'nbsp;Agirretxea ondarrutarraren taldea eta kontzertu horiek zuzen-zuzenean emango ditugu Gaztea atarian.

Sorkun formatu akustikoan dator. Kantari gipuzkoarrak aro berri bati ekin dio eta Kashbadekin, ondoren bakarka eta, azkenik, Vicepresidentes taldearekin grabatu zituen abestiak beste modu batean taularatzen ari da Gorka Sesma eta Iker Alvarez gitarristekin batera.

Keu Agirretxea, berriz, 10. urteurrena ospatzen ari da. Hamarkada bat bete da bere bakarkako proiektuari ekin zionetik eta hori ospatzeko, U10 diskoa argitaratu du.

Bi kontzertu interesgarri, zuzen-zuzenean, Gaztea ataritik.

Igandean, berriz, ETB-3n, Donostikluba jaialdian izandako kontzertu interesgarrienetako bat emango dugu. Bobby Bare Jr. musikari estatubatuarraren emanaldia izango dugu ikusgai 22:00etatik aurrera,&' || 'nbsp;"Gaztea Live" saioaren baitan.

Ikusi hemen kontzertu horren aurrerapena!

&' || 'nbsp;



Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa