Gaztea

musika

musika

Musika rankinga

Zein da azken hamarkadako diskorik onena?

Luzia Zugadi

2009/11/19

NME aldizkariko kazetariek, musika-industriako profesionalek eta artista ezberdinek azken hamarkadan kaleratu diren 100 disko onenen zerrenda osatu dute. Hemen duzue rankinga.

NME musika-aldizkariak azken hamarkadako diskorik onenen rankinga egin du eta The Strokes talde newyorktarraren Is This It lana kokatu da zerrena horretako lehen tokian.

Azken urteetako 100 disko onenekin osatu dute zerrenda eta bertan ez da espainiar Estatuko talde bakar bat ere azaltzen.

Aipatutako aldizkariko kazetarien, musika-industriako profesionalen eta artista ezberdinen artean (tartean The Killers, Pete Doherty eta Ian Brown) sortu dute “Top 100” hau. Izendapenetan XXI. mendeko lehen hamarkadan publikatutako diskoak sartu dituzte.

Zerrendako bigarren lekua The Libertines taldeak 2002an kaleratutako Up the bracket lanarentzat izan da, hirugarren tokian Primal Scream eskoziarren XTRMNTR lana dago eta honen ostean, Arctic Monkeysen Whatever People Say I Am, That''s What I''m Not (2000) eta Yeah Yeah Yeahs taldearen Fever to Tell (2003) kokatu dira, besteak beste.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa