Gaztea

musika

musika

Iragarpena

Britney Spearsek disko berria kaleratuko du 2010ean

Garazi Urdanpilleta

2009/11/20

Jive diskoetxeak baieztatu du albistea. Artista estatubatuarraren estudioko 7. lana izango da eta udaberrian kalean izan nahi du.

Duela egun gutxi The Singles Collection bilduma-lana kaleratu du Britney Spearsek. Circus (2008) diskoaren bestondoa igaro berritan, artista estatubatuarrak bere ibilbideko kantur garrantzitsuenak eta abesti berri bat&' || 'nbsp;("3") bildu ditu disko horretan. Baina ez dago nekatuta poparen printzesa, eta lanean jarraitzen du. Jada hasia da kantu berri batzuei itxura ematen eta 2010eko udaberrirako kalean izan nahi du estudioko zazpigarren lana.

Baieztapena Jivek, kantariaren diskoetxeak, egin du eta Sean Garrettek, kantuak konposatzen dizkion musikariak berretsi du. Gainera, MAx Martinek ("Baby one more time" eta "If U seek Amy" kantuen egileak) ere hartuko du parte kantariaren proiektu berrian.

Grabazioekin hasi omen da jada. Britneyk ez du, oraingoz, isiltzeko asmorik.



Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa