Gaztea

musika

musika

Musika agenda

Badator asteburua, badatoz kontzertuak

Luzia Zugadi

2009/11/20

Los Coronas, Kerobia, Huecco, Betagarri... Soinu ezberdinak entzungo dira ostiral-larunbatean. Eta astean zehar, Pereza eta Juliette Lewis Euskal Herrian.

Astero bezala, astebukaera honetan Euskal Herrian izango diren kontzertuen berri ematera datorkizue Gaztea. Estilo ezberdinak eta doinu latzak nahiz lasaiak entzungo dira gurean.

Ostirala

Bizkaia: Tito and Tarántula eta Las Culebras taldea arituko da gaur gauean Barakaldoko RockStar Live aretoan eta Los Coronasek Bilboko Kafe Antzokia bisitatuko du. Bizkaiko hiriburutik mugitu gabe, aipatu beharra dago Santanan The Pains of Being Pure at Herat eta Atlas Sound taldeek joko dutela eta RockStarren David de Maria egongo dela.

Gipuzkoa: Donostian El Lebrijanok joko du Victoria Eugenian eta Bataplanen The Lost Waves taldeak du hitzordua.

Nafarroa: Tuteran The Kluba taldearen zuzenekoa izango da, 23:00etatik aurrera.

Euskal musika ere ez da faltako gaurkoan. Donostian Lehiotikanen kontzertua egongo da, Gasteizen Malenkonia eta Kerobia arituko dira, Mendaron Lain, Urnietan Mursengo eta Kokein, Bermeon Eh Sukarra eta Arrasaten Gose.

Larunbata

Bizkaia: Gasteiz utzita, Amorebieta-Etxanora iritsiko da bihar Kerobia, Lauroba eta Garen alboan dituela. Bertatik hurbil, Durangon, Sorkun eta Keu abeslari gazteak izango dira eta Gernikan Tres41 taldeak eta Laiak soinu gogorragoak aurkeztuko dituzte.

Dena den, biharko kontzertu nagusia Hueccok Berrioplanon eskainiko duena izango da.

Datorren asterako aurrerapena

Asteazken eta ostegunerako bi kontzertu “potente”. Azaroaren 25ean Pereza talde madrildarra helduko da Euskalduna Jauregira eta egun bat geroago, azaroaren 26an, Juliette Lewisek joko du Oiartzungo Itzela aretoan.


Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa