Gaztea

musika

musika

Sukaldaritza eta musika

Iritsi da Fermin Muguruzaren 'Pintxatu ' proiektua

Garazi Urdanpilleta

2009/11/26

Musikari irundarrak disko-liburua aurkeztu du gaur Donostiako A Fuego Negro jatetxean Edorta Lamo sukaldari eta DJarekin batera.

Fermin Muguruza ez da geldirik egoteko jaioa. Beti ditu proiektuak esku artean artista irundarrak eta Checkpoint Rock filmean zuzendaritza eta promozio lanetan jardun eta birnahasketaz osatutako diskoa salgai jarri ondoren, orain, sukaldaritza eta musika uztartuko dituen disko-liburua aurkeztu du: Pintxatu.

Talka Records bere diskoetxeak argitaratuko du lana eta Donostiako A Fuego Negro jatetxean egin dute aurkezpena. Bertan, aurkezpena egiteaz gain, zenbait kantutan oinarritutako pintxoen dastaketa ere egingo dute.

Fermin Muguruzak Edorta Lamo sukaldari eta DJarekin batera aurkeztuko du Pintxatu egitasmo berritzaile eta ausarta. Musika sukaldaritzan inspirazio iturri izan daitekeela erakutsiko digu lan berezi horrek.

Disko-liburuan musikari hauen guztien abestietan oinarritutako pintxoen errezetak topa ditzakegu: Zion Train, Make &' || 'amp; P3Z, Chalart 58, Mungo´s HIFI, Kamikaze, Daddy Jeff, Euskal Tropela, Makala, Rude, Domesticjazzcollective, Rob Smith, Safaa Arapiyat, Fermin Muguruza, Elphomega, Rasca y Pica &' || 'amp; Tom Tom Makuts, Krak in DUB, Selector Matanzas, Rude &' || 'amp; BAD Sound System, Sorkun eta Etienne Larsen. Gainera, Alex Iturraldek pintxoei argazkiak atera dizkie eta David Navascues diseinatzaileak proposamen bakoitzaren indar kreatiboa isladatzen duten ilustrazioak sortu ditu.

Pintxatu bi plater mota elkartzearen emaitza da: jateko platerek eta musika pintxatzeko platerek talka. Talka horren emaitza da 19 pintxoren errezetak (euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez), ilustrazioak eta argazkiak jasotzen dituen 100 orrialdeko kolorezko liburua eta inspirazio iturri gisa erabilitako 19 abestiak biltzen dituen CDa.


Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa