Gaztea

musika

musika

Musika jaialdien lehia

Bilbao BBK Live, Europako jaialdi onena izateko izendatuta

Garazi Urdanpilleta

2009/12/02

Virtual Festivals webgune britainiarrak 2009an Europan egindako jaialdi onenen artean izendatu du Bilboko Kobetamendin egiten dena. Orain, Internautek erabaki beharko dute zein izango den irabazlea.

Virtual Festivals webgune britainiar ezagunak Bilbao BBK Live jaialdia izendatu du Europako jaialdi onenaren sarirako. 2009an Europan egindako jaialdi onenenen zerrenda osatu dute eta lau kategoria osatu dituzte: Jaialdi Handi Onena, Jaialdi Ertain Onena, Jaialdi Txiki Onena eta Jaialdi Berri Onena.

Last Tour International enpresa bilbotarrak antolatzen duen Bilbao BBK Live jaialdia Jaialdi Ertain Onenaren garaikurra eskuratzeko izendatu dute. Gainera, enpresa berak aurten Bartzelonan antolatu duen Sonisphere jaialdia (beste hainbat herrialdetan ere egiten dena) sari bera eskuratzeko izendatuta dago, baita Jaialdi&' || 'nbsp;Berri Onenen sailean ere.

Izendapenak eginda, Internet bidez bozkatuko dira jaialdi onenak. Dagoeneko martxan dira bozketak Virtual Festivals webgunean eta abenduaren 10era bitartean eman ahal izango da botoa. 2010eko urtarrilaren 13an finalistak zein diren jakinaraziko dute eta, orduan, beste bozketa epe bati ekingo diote.&' || 'nbsp;

Txapelketaren antolatzaileek garaile izango diren jaialdi guztietarako VIP bonoak zozkatuko dituzte parte hartzen duten guztien artean.&' || 'nbsp;



Irratia zuzenean

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa