Gaztea

musika

musika

Baieztapen ofiziala, gaur

Pearl Jam... Bilbao BBK Liven?

Garazi Urdanpilleta

2009/12/10

Eguerdian prentsaurrekoa emango du Last Tour Internationalek jaialdiari buruzko lehen xehetasunak jakinarazteko eta orduan jakingo dugu blogosferan dabilen zurrumurrua egia den edo ez.

Last Tour International enpresak, Bilbao BBK Live jaialdiaren antolatzaileak, eguerdian Bilbon egingo du jaialdiari buruzko lehen xehetasunak jakinarazteko prentsaurrekoa. Izan ere, zurrumurruak hasiak dira jada eta bertsio ofiziala emateko unea iritsi zaie antolatzaileei. Blogosferan dagoeneko bolo-bolo dabiltza aurtengo izar posibleen izenak. Eta guztien artean bat gailentzen da: Pearl Jam. Eddie Vederren taldea Kobetamendira iritsiko litzateke Backspacer diskoa zuzenean aurkeztera.

Kontua da Seattlego taldeak dagoeneko eman duela 2010ean Europan egingo duen birako lehen daten berri. 11 data ofizial jakinarazi dituzte jada ekainaren 22tik uztailaren 10era bitartean eta uztailaren 4an Belgikan eta 10ean Portugalen emango dituzten kontzertuen artean, bi egun dituzte hitzartuta, baina lekua zehaztu gabe: uztailaren 6a eta 9a. Eta badirudi bi egun horietako batean Bilbao BBK Liven eman lezakeela kontzertua boskote estatubatuarrak.

Last Tour Internationalek, jaialdiaren enpresa antolatzaileak, Azkena Rock Festival jaialdia ekainaren 24tik 26ra bitartean egingo dela iragarri zu eta, beraz, oso posiblea da uztailaren hasieran egitea 5. Bilbao BBK Live. Bihar ezagutuuko dugu data ofiziala.&' || 'nbsp;

Interneteko foroetan, gainera, jaialdi horretan parte har lezakeen beste talde baten izena ere irakurri ahal izan dugu: Rammstein.

Zurrumurruak baino ez dira, jakina, eta informazio ofizialaren zain geldituko gara.


Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa