Gaztea

musika

musika

Lan berria

Radiohead urtarrilean itzuliko da estudiora

Luzia Zugadi

2009/12/22

Ed O'Brien taldeko gitarra-joleak adierazi duenez, 2010eko hasieran bukatuko dute iaz grabatzen hasi ziren disko berria.

Aurreikusitakoaren arabera, urtarrilean itzuliko da Radiohead taldea estudiora, udan prestatzen hasi zen disko berriaren grabazioa bukatzeko. Hala adierazi du behintzat, Ed O''Brien taldeko gitarra-joleak Radiohead.com webgunean.

Radiohead taldeak 2007an kaleratu zuen bere azken diskoa (In Rainbows) eta modu berezi batean jarri zuen salgai lan hura. Izan ere, taldearen webgunean eskegi zuten diskoa eta erosleak nahi zuen prezioan eskura zezaken. Hilabete batzuk geroago, CDan atera zuten In Rainbows lana.

Bien bitartean, Thom Yorkek aurreratu du, bakarkako kontzertuak eman nahi dituela datorren urtean.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa