Gaztea

musika

musika

Aurrerapena

La Orejaren pelikula nolakoa izango den jakin nahi?

Luzia Zugadi

2009/12/30

Fikzioa eta dokumentala uztartuko dituen pelikula hau laster egongo da bukatuta eta CDan eta DVDan publikatuko dute. Argumentua, musikan eta adiskidetasunean dago oinarrituta.

La Oreja de Van Gogh talde donostiarra azken ukituak ematen ari da bere lehen filma izango denari. Fikzioa eta dokumentala uztartuko dituen pelikula Chino Moyak zuzenduko du eta datorren urterako egongo da prest.

"Musikan eta adiskidetasunean" oinarritutako pelikula hau CD eta DVDan publikatuko da eta, aipatu bezala, fikziozko istorioak bizitza errealarekin nahastuko ditu. Gainera, Itsaso Hilean (Israelen) 2009ko azaroan talde honek eskainitako kontzertuaren pasarteak ere jasoko ditu. Toki ezberdinetan filmatutako dokumentalak, bidaian bildutako irudiak ere jasotzen ditu.

Argumentuari dagokionez, musika eta adiskidetasunaren arteko loturari buruz hitz egiten du. Abesti batzuk jotzeko asmoz elkartu eta La Oreja de Van Gogh taldean bihurtzen den lagun-talde baten istorioa kontatzen du, hain zuzen.

Pertsonaia ezberdinak

Filmean, adin, sexu, gizarte-maila eta jatorri etniko (juduak, askenaziak, sefardiak, afroamerikarrak, beduinoak, arabiarrak) ezberdinak dituzten pertsonekin harramantzen dira taldekideak. Bestalde, David Broza eta Mira Awad abeslari israeldarrak ere azaltzen dira.

Baina azken hauek ez dira pelikulan agertzen diren pertsonaia bakarrak, Noa abeslariak eta Israelgo talde latindarretako liburu-saltzaileak, ile-apaintzaileak, irakasleak, saltzaileak, armadako kideak eta musikariak ere azaltzen baitira.

Itsaso Hilean emandako kontzertuan La Oreja de Van Goghek Nuestra casa a la izquierda del tiempo lana aurkeztu zuen eta orkestra sinfoniko batekin grabatu zuten aipatutako zuzenekoa.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa