Gaztea

musika

musika

Misterioa argitu da

Michael Jacksonen medikua izan zen artistaren heriotzaren erruduna

Garazi Urdanpilleta

2010/01/08

Sei hilabete baino gehiago iraun duten polizia ikerketen ostean, Poparen Erregearen heriotzaren kasua itxi dute azkenean. Conrad Murray doktoreari nahi gabeko hilketa kargua egotz diezaiokete.

2009. urtearen bigarren erdian izan genuen kulebroi handiena argitu da azkenean. Sei hilabete baino gehiagoko polizia-ikerketen ostean, Michael Jacksonen heriotzaren kasua itxi dute azkenean eta, komunikabide estatubatuarrek jakinarazi dutenez, Poparen Erregearen mediku pertsonala izan zen haren heriotzaren erruduna. Alabaina, Murray doktoreari nahi gabeko hilketa baino ez diote egotziko ziurrenik, izan ere, hark Jacksoni emandako farmakoek heriotza eragin bazioten ere, Murrayk ez zuen inolako deliturik egin, farmako horiek ematea legezkoa baita.&' || 'nbsp;

Michael Jacksonen heriotzari buruzko ikerketa Los Angelesko Polizia Departamentuak gauzatu du eta jada prest dute azken txostena. Kantaria Propofol botikaren intoxikazioagatik hil zen. Iraupen laburreko farmako anestesiko hori haren mediku pertsonalak, Conrad Murray doktoreak, eman zion artistari.

Itxura guztien arabera, medikuari "Thriller" kantuaren egilearen heriotzaren akusazioa egotziko diote, baina gauzak ez daude erabat argi. Erruduntzat jotzeko nahiko froga badago ere, Propofol farmakoa ematea ez da, berez, delitua eta, hori dela eta, badirudi Murrayri nahi gabeko hilketa egotz diezaioketela mediku-zabarkeriagatik.&' || 'nbsp;

Artista handiaren heriotzatik igaro diren sei hilabeteetan, haren mediku pertsonal izandakoak Texasen daukan klinikan gaixoak artatzen jarraitu du, hasieran ez baitzitzaion inolako kargurik egotzi.

Orain, txostena Los Angelesko Barrutian aurkeztea baino ez da gelditzen, baina hori konplexua izango da, hori egiteko, polizia eta ikertzaile ugari aurkeztu behar baitira.

Oraingoz, Poliziak argitu nahi izan duen gauza bakarra hauxe da: ikerketa "sakona" eta "oso zehatza" izan dela, TMZ-k jakinarazi duenez.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa