Gaztea

musika

musika

Otsailean

H.I.M. taldeak sekula baino lan sexualagoa dakar

Garazi Urdanpilleta

2010/01/11

Talde finlandiarrak, 3 urteko isilunearen ostean, Screamworks: Love In Theory And Practice diskoa kaleratuko du otsailaren 8an.

H.I.M. taldea itzulera prestatzen ari da. Otsailaren 8an estudioko lan berri batekin itzuliko da talde finlandiarra: Screamworks: Love In Theory And Practice. 3 urte igaro dira Ville Valok eta bere taldekideek Venus Doom lana atera zutenetik eta, orduz geroztik, ezer gutxi entzun dugu taldearen ibilerei buruz.

Screamworks: Love In Theory And Practice diskoa askoz ere "sexualagoa eta beroagoa" izango omen da, H.I.M. kantariak jakinarazi duenez. Diskoa Los Angelesko The Lair estudioan grabatu zuten Matt Squirekin (Taking Back Sunday, TheUsed, Saosin) eta nahasketak Neal Avronek egin ditu (Linkin Park, Weezer,Fall Out Boy).

Disko berria kaleratu ostean, H.I.M. taldeak kantu berriak zuzenean aurkezteko birari ekingo dio. Oraingoz, Australian, Alemanian, Holandan, Luxenburgen eta Ingalaterran dituzte kontzertuak hitzartuta.

Oraingoz, taldearen webgune ofizialean ikusgai dago "Heartkiller" izeneko lehen singlearen bideoklipa.

Hauxe da H.I.M.en disko berriaren kantu-zerrenda:

01. In Venere Veritas
02. Scared To Death
03. Heartkiller
04. Dying Song
05. Disarm Me (With Your Loneliness)
06. Love, The Hardest Way
07. Katherine Wheel
08. In The Arms Of Rain
09. Ode To Solitude
10. Shatter Me With Hope
11. Acoustic Funeral (For Love In Limbo)
12. Like St Valentine
13. The Foreboding Sense Of Impending Happiness


Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa