Gaztea

musika

musika

Aurten kaleratuko du

Julieta Venegasek 'Otra cosa' izena jarri dio disko berriari

Garazi Urdanpilleta

2010/01/14

Musikari mexikarrak ez du zehaztu noiz aterako duen lan berria, baina 2010ean kaleanizango dela ziurtatu du. Lehen singlea datorren astelehenean estreinatuko du osorik Myspacen.

Julieta Venegasek disko berriaren izenburua zein izango den iragarri du: Otra cosa. Artista mexikarrak ez du zehaztu noiz jarriko duen salgai estudioko lan berria, baina 2010ean kalean izango da, hori ziur.

Disko berria Cachorro Lopezekin grabatu du artistak eta Miranda! taldeko Ale Sergiren, Babasonicoseko Adrian Dargelosen eta Koko&' || 'nbsp;Stambuken laguntza izango lan berriko kantauk osatzerako orduan.

"Bien o mal" du izena Julieta Venegasek lehen single gisa aukeratu duen kantak eta urtarrilaren 18an, astelehenean, estreinatuko du, oso-osorik, Myspacen.

Itxura denez, "Lento" kantuaren garaira (2004ko diskoan bildu zuen kantu hori) itzuliko da artistak lan berriarekin lortu duen soinua.

Kantari mexikarra kantu berriak entseatzen ere hasia da diskoa atera eta berehala heldu nahi baitio zuzeneko birari.&' || 'nbsp;



Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa