Gaztea

musika

musika

Kontzertua

Apirilaren 17an Irunen arituko da Fito

Luzia Zugadi

2010/03/08

Antes de que cuente diez diskoaren aurkezpen-bira bukatu orduko, beste geldialdi bat egingo du Euskal Herrian abeslari bilbotarrak.

Fito eta Fitipaldiak eta La Cabra Mecanica taldeak Estatu espainiarretik egiten ari diren bira Euskal Herrira iritsiko da berriro. Hain zuzen ere, Irunen (Ficoban) izango dira bi taldeak datorren apirilaren 17an.

22:00ak inguruan hasiko da Fito Cabralesen kontzertua. Bertan, Antes de que cuente diez diskoa aurkeztuko du.

Inoiz egindako birarik arrakastatsuena izaten ari da azken hau. Kontzertu gehienetan sarrera guztiak agortu dira eta aurreikusitakoaren arabera, Irunen ere gauza bera gertatuko da.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa