Gaztea

musika

musika

Apirilaren 16an,futbol-zelaian

Salgai daude Fitoren Burlatako kontzerturako sarrerak

Luzia Zugadi

2010/03/25

"Antes de que cuente 10" bira Euskal Herrira iritsiko da berriro. Apirilaren 16an Burlatan izango dira Fito eta Fitipaldiak eta egun beta geroago, apirilaren 17an, Irunen.

Fito eta Fitipaldiek kontzertua emango dute datorren apirilaren 16an Burlatako futbol-zelaian, "Antes de que cuente 10" diskoa aurkezteko. 20:30ean hasiko da zuzenekoa eta La Cabra Mecanica taldea izango dute gonbidatu bezala.

Kontzertu horretarako sarrerak gaurtik aurrera egongo dira salgai, 23 eurotan (banaketa gastuak kontutan izan gabe). Kontzertu egunean, leihatilan bertan ere eskuratu ahal izango dira sarrerak, 26 eurotan, eta Caja Ruraleko kutxazainetan nahiz www.ruralvia.com/navarra webgunean ere egongo dira eskuragarri. Guztira, 8000 sarrera jarriko dituzte salgai.

Bestalde, apirilaren 17an Irunen arituko dira Fito eta La Cabra Mecanica.

Sarrerak

Sarrerak 24,5 eurotan egongo dira salgai aurresalmentan eta takilan 26 euroko prezioa izango dute. Servikutxan edota kutxaren webgunean nahiz 943001200 telefonoan eskuratu ahal dira.


Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa