Gaztea

musika

musika

Udaberrian

The Cabriolets; disko berria eta bi kontzertu Euskal Herrian

Luzia Zugadi

2010/03/10

Maiatzaren hasieran helduko da talde honen lan berria eta hilabete horretan bi kontzertu emango ditu Euskal Herrian; bata Bilbon eta bestea Iruñean.

The Cabriolets taldeak bigarren diskoa aterako du udaberrian. Close izena eramango du lan berriak eta taldeak bi kolaboratzaile izan du disko berri honetan: Manuel Cabezali eta Pablo Serrano.

Aurreikusitakoaren arabera, maiatzaren hasieran aterako da diskoa eta hamalau abesti izango ditu.

Disko berria ez ezik, bere hurrengo kontzertuen datak ere iragarri ditu talde honek eta maiatzean Euskal Herrian izango da. Bi kontzertu emango dituzte hemen, bata Iruñean eta bestea Bilbon. Nafarroako hiriburura maiatzaren 28an iritsiko dira eta Bilbon, berriz, egun bat geroago joko dute, Azkena aretoan.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa