Gaztea

musika

musika

Hamabosgarren diskoa

Udan lan berriarekin iritsiko da Iron Maiden

Luzia Zugadi

2010/03/10

Talde mitiko honek The Final Frontier diskoa kaleratuko du aurki eta kontzertu-bira ere egingo du, baina, 2011ra arte ez da Europara iritsiko.

Historiako heavy-metal talde ospetsuenetakoa den Iron Maidenek lan berria aterako duela iragarri du. 1975etik gaur egun arte 70 milioi disko saldu ditu talde honek.

Oraindik baieztatzeke dago noiz helduko den The Final Frontier lana, baina, dirudienez udan iritsiko da.

Zaleak dagoeneko grinatsu daude hamabosgarren disko honen zain, lau urte igaro baitira A Matter Of Life And Death azken lana kaleratu zutenetik.

Bestalde, The Final Frontierren aurkezpen-bira ekainaren 9an hasiko da Dallasen (AEB) eta uztailaren 20ra arte Iparramerikako hirietatik ibiliko dira.

Gainera, Iron Maidenen webgune ofizialean azaltzen denez, 2011an Europan zehar egingo dute bira, baina, oraindik ez dituzte datak baieztatu.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa